Ikatza liburugunea, Hernaniko Zapa kalean. |
Ikatza liburugunean adizkariak, liburuak, egunkariak eta bestelako edukiak maileguan hartzeko aukera izango da, soziologia, psikologia, historia, nazio gatazka, feminismoa, ekologismoa, langile borroka, anarkismoa, komunismoa eta beste hainbat gai jorratuko dituztenak. Horrez gain, tailerrak, hitzaldiak edota kanpainak antolatzeko asmoa dutela ere adierazi dute.
Bestalde, Preso bat, Liburu bat ekimena jarri dute martxan. Honen bidez, Ikatza liburugunea presoentzat ere eskuragarri egotea nahi dute, "proiektua herritar guztiei zuzendutakoa baita".
Parte hartzeko onena bertara gerturatzea da, baina ezin duenak, Karbonerako helbidera edo helbide elektronikora idaz dezake:
- Zapa kalea 6, Posta Kutxa 13, 20120 Hernani (Gipuzkoa), Euskal Herria
- ikatzahernani@gmail.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario