jueves, 13 de enero de 2011

Euskal karaokearekin kantari txatxangorria

Gabi de la Mazak berak erabiltzen
duen irudia.
Euskal kantuei txokoa egin die karaokean Gabi de la Mazak, edo YouTuben duen kanalean ezagun den gisan, Txatxangorriak. Karaokeek gero eta arrakasta handiagoa dute gaur egun, eta euskarazko abestiek ere beren txokoa izan dezaten lanean buru-belarri ari da De la Maza.

Gabi de la Mazak berak Plentziako Euskal Girotze Barnetegiko irakasle gisa aurkezten du bere burua blogean. Barnetegi horretara joaten diren ikasleekin hainbat ekintza egiten ditu De la Mazak, eta horien artean euskal abestiak lantzen ditu. Euskararen irakaskuntzaren jardueran euskal abestiek esparru handia hartu dutela dio. Hortik abiatuta, lan handia egin du euskal abestiak jasotzen, eta azken urteetan, digitalizatzen.

Horrelaxe sortu du euskarazko doinuekin egindako karaokea. Zerrenda luzea da, eta oraindik karaokera moldatzeko makina bat kantu ditu. Baina ari da lanean pixkanaka, eta guztien eskura utzi du euskal karaokea. Hemen, adibide bat. Hasi kantuan!

4 comentarios:

  1. aiii gabi...euskal herri osuan famosua!
    berari eskerrak karaoke politt bat egin genun gaztetxian..!

    ResponderEliminar
  2. ea gehiagotan aprobetxatzen degun euskal karaoke hau!

    ResponderEliminar
  3. Post hau twitter-eko eta facebook-eko nire profilean, facebook-eko Herri Musika orrialdean, zabaldu.com-en eta aupat.com-en zabaldu dut. Hala ere, uste dut azken hau ez dabilela oso ondo, azken egun hauetan aupatun zabaldu ditudan post-ak ez dira agertzen, ez dut lortzen horiek igotzerik.

    ResponderEliminar
  4. Askotan ikusi ditut honen bideoak eta oso ondo daude. Horrela jarrai dezan espero dut!

    ResponderEliminar