Kritika bat baino gehiago jaso du
Jon Juaristi Eusko Jaurlaritzako Euskara Aholkulari izendatzeak.
EAko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalak izendapen hau bertan behera uztea eskatu dio kultura sailburuari, bere hiztetan,
"euskara gutxiesten duenak ezin duelako defendatu". Berria sarean zabaltzen ari den heinean, gero eta jende gehiago ari da izendapenarekiko desadostasuna eta haserrea agertzen, nahiz eta
abenduan izendapenaren berri izan genuen.
 |
Sustatu-tik hartutako argazkia. |
Juaristi
etakide ohia dela aipatu da
hedabide batzuetan, baina
egun, PPko eta Espainiar Nazioaren Defentsarako sortutako Fundazioko Ohorezko Patronatuko kidea da. Horrez gain,
ABC egunkari espainiarreko zutabegile ere bada, eta baita
Hezkuntza Aholkularitzako Unibertsitate eta Ikerkuntzako zuzendari nagusia ere, Madrileko Autonomia Erkidegoan (Esperanza Aguirrerekin batera, alegia). 1997 eta 2007 urteen artean berriz,
Ermuko Foroko kide eta bultzatzaile izan zen, eta
Cervantes Institutuko eta
Biblioteca Nacional de España-ko zuzendari ohia ere bada.
Hori guztiaz gain, oso "adierazkorrak" dira
Sustatun jaso diren Juaristiren hainbat
aipu (
euskaratzea merezi ez dutenak):
- "El euskera no ha servio como vehículo cultural".
- "El euskera, para mí, es un idioma del pasado".
- "Obviamente las lenguas no matan, pero se mata en nombre del euskera". ABCri esana.
- "Jamás sobre esta tierra de cristianos / volveré a hablar vuestro ingrato euskera". Bere poema batean idatzia.
- "La lengua vasca nunca ha sido perseguida sino abandonada espontáneamente por sus hablantes, conscientes de su escaso valor, por lo que la normalización lingüística no tiene justificación histórica”. Diario de Noticiasen, 2003ko urtarrilaren 1ean, Pakita Zabaletak bere idatzietan jasoa.
Juaristirekin batera, beste pertsona batzuk ere
izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak Euskararen Aholku Batzordeko kide. Denak ez ote dira berdinak izango!
Post hau, auapatun, zabaldun, twitterren eta facebooken zabaldu dut.
ResponderEliminar... izendatu duenak ere ez zer dala eta izendatu du? Juaristi batzordetik kendu beharko lukete eta izendapenaren arduraduna bere postutik ere. Nahigabe bat ez da izan, helburu argi eta garbi batekin egindakoa baizik
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarBa bai Jokin, eta Juaristi berak lotsa gutxi, postua onartzeko orduan...
ResponderEliminarArtikulu hau Sustatu-ko KOPIA bat da:
ResponderEliminarhttp://sustatu.com/1295277389
Jon Gomez Garaiek idatzia da, ez duzu aitortu behar?
Argi eta garbi ikusten da Sustatuko informazioa duela oinarri, eta artikuluan bertan aipatu dut. Lotura ere jarri diot Sustaktuko artikulura hain zuzen. Ez da inolako sekretua ez eta lapurtzeko intentzioa duen ezer!
ResponderEliminarEta nik aurpegia ematen dut...
Eta nire partez, gaiarekin bukatzeko: http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/01/23/opinion/columnistas/ziritik/euskararen-aholku-batzordea
ResponderEliminarEskerrik asko Jokin, nik ere irakurri nuen iritzi artikulu hori.
ResponderEliminar