domingo, 17 de noviembre de 2013

Sagardoa, Arimak berpizteko!

Santuen Eguna, edo Hildakoen Eguna azaroaren 1ean ospatzen da gehienbat, gaur egun. Hala ere, hildakoen arimek beren bidea topatzen laguntzeko modu asko izan dira Euskal Herrian urteetan zehar. Usadio horietako batzuk gordetzen dira oraindik, eta toki batzuetan ospakizun bereziak egiten dituzte, azaroaren 1ekoaz gain.

Horietako bat da Bergarako Osintxu Harana. Egunkarietan irakurri dugu Osintxun bihar ospatuko dutela "Animen Eguna". Eta nola ez! Gaztain erreak jateko sagardoa izango dute lagun! Arimak berpizteko balioko ote?

sábado, 19 de enero de 2013

Txotx berri on!


Eta hemen gera berriro!

(1)-Txootx! Txotx! eta Txotx!!
(2)- Zuk hasi behar al dezu pelmada ematen?
(1)- Txotx! Txotx!
(2)- Badakizu bidia, beraz, segi!
(1)-Txotx!
(2)- Joe, ta hasi besteik ez gea in... (5)! Eaman zazu zukin kupeleta!!
(1)- Txotx, txotx, txotx!
(2)- Segi segi, sagardotegi hontako lehenengo txotxa irikitzea!

PLAUSTKRASKIS KLIK KLIK PLA!

(1)-Hara! Hemen beste batek ere iriki du ba denboraldia, ETBko atsuen estilora! Hau da, denboraldi honetako lehenengo baso puskatua!
(2)- Bakizu ba, zeini tokatzen zaion eskoba ta pala hartzia!
(1)- Bai neska! Ongi etorri zui re!