sábado, 22 de enero de 2011

Ehureka: euskaraz lan egiteko aholkuak

Azpidazkik euskaraz lan egiteko aholkuak plazaratu ditu Ehureka Aholkuak bilduman bilduta. Hauek 2010ean argitaratutako gomendioak dira, eta dagoeneko jakinarazi dute 2011n sorta berria kaleratuko dutela. Jarraian ikus daiteke Azpidazkin zintzilikatu duten bilduma, ahozko eta idatzizko kasuetarako laguntza gisa balio duena:



Ahozko kasuan, telefonoz edo aurrez aurre hitz egn behar dugunean sor daitezkeen arazoen aurrean nola jokatu adierazten digu, eta ohikoak izaten diren akatsak zein diren argitzen digu. Sor daitezkeen duda eta beldurrei aurre egiteko gomendioak ere ematen dizkigu.

Bestalde, Azpidazkiko webgunean bestelako baliabide batzuk ere eskaintzen dira, hala nola, hainbat arau, gramatika, komunikazioetarako esaldien osatzea edota beste idazki batzuen ezaugarriak zein diren jakiteko argibideak.

Azpidazkiko webguneaz gain, sarean aurki ditzakegun beste hainbat baliabide zein diren ere argitzen digu. Horien artean daude, Euskaltzaindia, zuzentzaile ortografiko batzuk (Xuxen adibidez),euskarazko software batzuk (Sofkat katalgoaren bidez, besteak beste), edota bestelako hainbat arau eta hiztegi argitaratzen dituzten webguneak (EHULKU, EHUTSI, Ikasbil...). Euskaraz ikasi eta ondo egiteko baliabiderik ez da falta beraz, eta denon eskura daude.

3 comentarios:

  1. Post hau, aupatun, twitterren, facebooken eta zabaldun kokatu dut.

    ResponderEliminar
  2. Hori ez doa zabaldu erabiltzeko moduaren aurka? Meneamen behintzat "autobomboa" deritzote.

    ResponderEliminar
  3. Anonimo jaun-andere txit agurgarri horri:

    Iruditzen zait, agian, zabaldu eta zuzeu nahastu dituela berorrek. Nik ikusi dudanaren arabera, zabaldu berri edo artikulu bat zabaltzeko ataria baita, eta laburpentxo bat bertan idatzita, berri nagusira bideratzea baitu helburu. Hala ulertu dut behintzat. Nahastuta banago, esan mesdez.

    Hala ere, eskerrik asko berorren ekarpenarengatik. Eskertzekoa da berorrek hartu duen lana eta egiten duen ahalegina gure akatsak zuzendu eta hobeto egiten ikas dezagun. Ulertzen ez dudan gauza bakarra zera da, nola emango dizkiot eskerrak berorri, nola errekonozituko dugu berorren lan miresgarria, ez badu bere burua nor den aitortzen?

    Mila esker guztiagatik, eta hurren arte.

    ResponderEliminar