lunes, 28 de febrero de 2011

Kantuz daramat bizia sagardotegian


(1)- "...mundua dantzan jarriko nuke jainkoa banintza..."
(3)-Batzuk kantari ari dira ezta?
(1)-Bai! Eta earki ai dia gainera!
(2)-Ez dia irakasle koadrila bat izango ezta? Hala emten dute behintzat!
(1)-Joe, baina ondo ari dia ezta? Eskertzekoa da!
(2)-Bai, egia esan ondo ari dia, baina kostako zaigu hauek bidaltzea...
...

(1)-Joe! Orain dantzan ere ari dia! Ze ona! Eta gainera (5)-en inguruan jarri dira, kupela aurrian, berari kantatzen eta dantzatzen!
...

(2)-Nik ez det ezer ulertzen... Batek papel albala eskatu dit...
(1)-Zertarako?
(2)-Hori ere ez det ba ulertzen! Txuleta bokadilloan bildu nahi dula esaten du, gero gauean labean sartzeko!

(2)-Joe, sukaldetik atera eta ezkerreko mahaiko mutil-koadrila hortakuak jator jatorrak dira! Dena biltzen dute bandejan, beti eskerrak ematen dituzte...
(1)-Hemen pareko koadrilakoak ere oso jatorrak dira. Eta badago bat nahiko wapitua!
(2)-Neri gehiago gustatu zait mahai-burun dagoena...
(1)-Asteburu ona edukitzen ari gea! Jende jatorra tokatu zaigu, eta eguerdin ere nahiko goiz bukatu degu! Ea gaua ere axkar pasatzen degun!

...

(2)-Joder! Baino ze beroa egiten dun! Izerditan ari naiz! Kopetatik behera tantak erortzen zaizkit!
(1)-Mundu guztia batera etorri da! Hau eromena!
...

(2)-Eta orain fondoko tipa bat etorri zait... ¿me calientas esto pa'l nene? ¿no teneis microondas?
(1)-Asteburu guztia gauza arraroik gabe pasatzia gehiegi izango zan... Ume gaixua! Etorri egin behar da sagardotegira larunbata gauian horrelako ume txiki batekin!
(2)-Beraien ondoko frantses koadrilakoak berriz, majo-majoak dira! Bik badakite euskeraz, baino besteek ez, eta horietako batek esan digu: "voztre trabajo tre dificil! bravo!"

lunes, 21 de febrero de 2011

Seguratak sagardotegian?

(2)-Hauek bazilatzen ari zaizkit! Denbora guztian Naiara ote naizen galdetzen didate. Esan diet ezetz, eta bigarren aldiz galdetu didate beste batzuk. Hauei ere esan diet ezetz, eta beraien lagun batzuk galdetu didatela lehenago. Parrez ari zian guri begira...

(1)-Bakit zer zuten hoiek! Neri ere galdetu didate Naiara ote naizen!
(2)-Bai zea!
(1)-Bai! Koadrila majua da! Besteakin nahastu gaituzte! Neri ere galdetu didate Naiara ote naizen, ta azkenian ezdakitzein ezautzen omen nun galdetu didate. Orduntxe konturatu naiz zeini buruz ari zian eta esan diet! Eskumiñak emateko eskatu didate.
...

(1)-Hasi gea, argazkia dela eta ez dela!
(2)-Bai, etorri dian bezelaxe nabari zitzaien pelma hutsak ziala!
(1)-Lehenengo beraiei argazkia ateratzeko, baino ez zian kolokatzen ta nei esaten: "¡saca la mala leche! ¡esa camarera!". Hortako nago ba! Denbora beraiekin galtzeko! Eta gero, argazkia nerekin atera nahian...
(2)-Jertse horiduna, baietz?
(1)-Horixe bera!

Eskerrak eguerdiko txanda (3)-ren "txanpain erara egindako petxugek" goxatu duten!
...
(2)-Nere aitan lagunak omen dia mahai hortakuak... Ba ea zeinek agoantatzen ditun!
(1)-Eta hori?
(2)-Joder! Pasatzen naizen aldiro txorradaren bat esaten diate, bo bo bo, a ze kamarera, bla bla, ui ze ezpañak, ña ña ña!!
(1)-Lasai!! Aspertuko dia! Atzekaldekuak ikusi dituzu? Hoiekine ere ederra izango deu!
(2)-"Fondoko umiengatik" esaten dezu?
(1)-Bai! Ez dituzu ikusi? Botelloiakin etorri ez dia ba! Mahai-azpia plastikozko poltsaz beteta dute eta uste det hasi direla kubata batzuk edaten!
(2)-Bai zea!
(1)-Ba bai! Zelatan aritu beharko degu ba, gau guztian!
(2)-Bffffff!! Jendea ez da normala!
...

(5)-Nik zer egin det hau merezi izateko?! Badago, zeharo inutila dan tipo bat, eta ezin det gehio!!
(2)-Zein? Txiki bat? Koadrilan beste haundikote bat daukana?
(5)-Bai! Joder! Beste batekin moskeatuta dabil ta bronkaka ari dia!

(1)-jksadhfuiahedf!!!! ¡QUE PUTO ASCO!! Agoantatu egin behar gainera!
(2)-Zer gertatu da? Builak etzuten zian hemendikan!
(1)-Zer gertatu dan? Ba lehen (5)-ek aipatu dun hori! Beste batekin muturka hasi da, koadrilakoek ere ezin zuten gelditu, ni ondoan mahai bat jasotzen eta ia plater guztiak erori zaizkit, eta azkenean (5)-ek golkotik helduta bota behar izan du kanpora!

lunes, 14 de febrero de 2011

Bai berandu!


(1)-Jesus! Ikusi al dituzue dibina hoiek?
(2)-Bai, uste det ederki pasako degula hauen kontura! Hori da hori muturra okertzea! Zutik bazkaldu behar duela ikustearekin batera zapatatxo fin horiek kentzeko gogoak eman dio, seguru!
(3)-Eta ordu ederrian etorri dira! Hirurak paseak dira, eta mugitzeko ez digute ba esan, gainera! Bostetarako alde egin beharra dutela edo...
...

(1)-Hauek ere ez dria ba, sano sanoak! Etorri bezelaxe kokakola eskatzen ez zaizkit ba hasi!
...
(1)-Eta orain zer eta laban eske! Baina zenbat behar dituzte? Bakoitzak bana? Hau ez dela restaurantea!
(2)-Zuri ere eskatu dizkizute gehiago? Hara! Orduan, bakoitzak bana ez, bina ere izango dituzte, neri ere eskatu dizkidate eta!
...

(4)-Bai pelma mutila! Honek pentsatuko du bera dala hemengo señorito bakarra!
(2)-Zer dezu?
(4)-Ez nau lasai utzi! Lehenengo txuleta atera bezela, beste bat eskatu dit, baino gehixeago egina, lehenengoa gutxiegi egina omen zegoen! Eta orain zer eta, hirugarren txuleta nahi dutela, baina bigarrena gehitxo egin detela eta, hortxe, tarteko bat behar dutela! Kronometroarekin ari naizela usteko du ba! Eta hezur txikikoa jartzeko! Bere puska aukeratu nahian hasi zait!
...

(5)-Baina zer da hau? Ze jendilaje klase etorri da gaur?
(3)-¡Niño! ¡Qué humos! Ta zuk zer dezu?
(5)-Ez dit ba esan tipo batek: "¿Esto cuándo cerrais, a las dos o así?" Hoixe! ¡No te jode!
(1) (2)-Esango zenion ba...
(5)-Hamabitan ixten degula esan diot, eta berak berriz ere: "pues a mí no me vais a echar".¿Que no te voy a echar? Esan diot, ¡pues entonces irás mojado por dentro y por fuera! Ikusiko degu, mangera ateratzen detenian!
...

Eta gaueko ordubata laurdengutxigotan, denak tipoari begira, lanak bukatuta, berak alde egiteko zai...
"Yaj mej voy, ¿ein? Pero prizmero me tedzmino mi cubata de zidra... To mu bueno ¿e? Muy agusto he estau... ¡Mu rrrrrico todo! Y las cajmarerajs... Joe! Ya tedmino ¿ein? Ya me voy... Grrrraciz ¿e? Eskuerrrrik asko... Bueno majjjos, ahora farrita ¿no? Voszotrraz done vaiz?

miércoles, 9 de febrero de 2011

Jaten duguna garelako

Oraingo honetan, klasean egindako beste lan bat aurkeztu nahi dizuet, kasu honetan, TILA productions-en eskutik.

Gaur egungo sukaldean aritzea gero eta gutxiago gustatzen zaigula esaten da. Nahiago izaten dugula aurrez prestatutako produktuak erosi, berotu eta besterik gabe, jan. Alfertu egin garela. Hala ere, egia da ahoratzen dugunak gero eta gehiago kezkatzen gaituela. Ez zaigula edozer irenstea gustatzen. Gure osasunak axola digula.

Hala ere, gazteak izaten omen gara osasunari gutxien erreparatzen diogunak, eta bide errazena bilatzen dugunak. Erreportaje honetan esperimentu bat egin nahi izan dugu. Bi gazte, Alaitz eta Aintzane, sukaldean sartu ditugu, ea nola moldatzen diren!

Hemen duzue "McTortilla's: jaten duguna garelako".



*Arazo tekniko batzuk izan ditugu hotsarekin, mikroen egoera zela eta... Ez kontuan hartu mesedez! Gure lehenengo lana da!

viernes, 4 de febrero de 2011

Euskal Herrian Euskaraz: izan, egin, eragin

Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak 30 urte bete zituen 2009ko azaroan, eta horren harira, dokumental bat egin zuten, urte hauetan guztietan lanean aritu diren hainbat euskaltzaleren bizipen eta gogoetak jasotzeko. Izan, Egin, Eragin du izena eta Argiako Dokumentalen atalean dago ikusgai.

Bidez batez, iruditzen zait ez dagoela lekuz kanpo gogoraraztea egun, oraindik ere, zein egoeratan dagoen euskara gurean. Euskaldun garelako, euskaraz hitz egin eta bizi nahi dugulako, eta hautu hori egitea gure eskubidea delako, egunero borrokan jarraitu beharrean gaude.

Honen harira, ETBri eskakizun bat egiteko sinadura bilketa bat jarri da martxan sarean. Euskaldunen htzak euskaraz emititzeko eskatu nahi zaio. Nola da posible hori ESKATU BEHARRA izatea?

jueves, 3 de febrero de 2011

Euskal Herriko musika... erdaraz?

Harrobia Lantzen ekimenak eta Entzun aldizkariak indarrak bildu dituzte, GUREANDO!NU plazaratzeko. Bertan, pasa den urtean Euskal Herrian argitaratu diren diskoekin zerrenda osatu dute, eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat kazetarik beren zerrenda propioa ere aurkeztu dute.

300 disko inguru plazaratu ziren 2010ean, eta horietatik, 15 nabarmendu dituzte:
  • AMA SAY - Ren Fan
  • ATOMRHUMBA - Gargantuan Melee
  • BIZARDUNAK - En Zugzwang
  • COHEN - Subconscious Mind
  • ESNE BELTZA - Noa
  • FOCUSIN - Easy come, Easy go
  • GOVERNORS - Frenetikodrome
  • JON & SUGRAMAS - Jon & Sugramas
  • LAS CULEBRAS - Marvellous
  • MANTISA - Mantisa
  • PEACHY JOKE - Kindergarten's Flight
  • SARKOR - Sentimendu Gabe
  • SPLIT 77 - Split 77
  • TXUMA MURUGARREN - B Aldeko Kantuak
  • ZEA MAYS - Era
Nabarmendutako zerrenda horretan ere, badira euskarazko argitalpenak, baina editorialean azaldu bezala, gero eta joera handiagoa dago gazteleraz zein ingelesez egindako lanak argitaratzeko. Zergatik baina? Gogoeta interesgarria egin du Gorka Bereziartuak boligrafo gorria blogean, eta eztabaida piztu da hainbat irakurleren artean.

miércoles, 2 de febrero de 2011

Google-eko bilaketa zerrendan zenbatgarren?

Blogean idazten ditugun post-ak ahalik eta gehien zabaldu eta irakurleak erakartzeko sareak eskaintzen dituen hainbat baliabide erabiltzen ikasi dugu. Azken helburua izan da, gure postak Google-eko bilaketa zerrendan lehen ehun emaitzen artean agertzea. Hala ere, azpimarratu behar da bilaketa egiteko moduaren arabera emaitza asko alda daitekeela.


Post hauek zabaltzeko erabilitako baliabide eta tresnak gehienbat hauek izan dira: aupatu, zabaldu, twitter, facebook-eko nire profila edota facebook-eko "Herri musika" orrialdea. Egindakoak zein emaitza lortu dituen begiratu dut, eta hona hemen topatutakoa, "Euskara" gaiaren bueltan idatzitakoen inguruan:

 Google-en "Koldo Izagirre" soilik jarrita ez da agertzen nire blogeko post-a (bai ordea, 7. orrialdeko emaitzetan, aupatun igo nuen sarrera). Baina "Koldo Izagirre" eta "autopsia" jarrita, lehen postuan agertu da.

"Euskal kantak" jarriz gero, nire posta bigarren orrialdeko lehen postuan agertzen da Google-eko zerrendan. Ez da emaitza batere txarra, kontuan hartuta "euskal kantak" idazten duenak horrekin lotutako edozer bila dezakeela.

Interneteko euskal ekarpenik onenaren inguruko postaren bilaketa egitea aldiz, zailagoa da. Sariketa honen inguruan zer edo zer badakienak, badaki 10@2010 izena duela lehiaketa horrek, baina blogak ez zidan titularrean @ idazten. Beraz, 10@2010 jarriz gero Google-en (sari hori nork irabazi duen jakiteko, adibidez), emaitzen bigarren orrialdean zabaldun igotako sarrera aurkituko du. Aldiz, saria "Argiako Dokumentalak" atalak jaso duena dakienak eta lehiaketaren inguruko informazio gehiago bilatu nahi duenak sarituaren izen hori jartzen badu Google-en, lehen postuan agertuko zaio nire blogeko post-a.

"Ebizi" soilik jarrita bilaketan, hainbat emaitza lor daitezke. Alde batetik, zazpigarren postuan zabaldun igotako sarrera agertzen da. Hamargarren postuan berriz, aupatun igotakoa agertzen da. Laugarren orrialdean, twitterren egindako sarrera ikus daiteke. Azkenik, nire blogeko sarrera bera, bostgarren orrialdean azaltzen da.

"Euskal karaokea" edota "karaokea euskaraz" bilatu nahi duenak ez du nire posta berehalakoan aurkituko. Antzeko post asko daude eta ez da nire blogekoa agertzen. Aldiz, karaoke horren egilea Gabi de la Maza dela dakienak, eta beraz, bere inguruko edozer (informazio gehiago, non duen blogra, youtuben kanalik ba ote duen...) jakin nahi duenak bere izena idazten badu, emaitzen artean laugarren postuan zabaldun igotako sarrera aurkituko du. Seigarrenean berriz, aupatun igotakoa.

Kasu honetan emaitzak onak direla esango nuke. Soilik "maskaradak" idatzita, bire blogeko post-a bederatzigarren postuan agertzen da, lehen orrialdean bertan. Eta "maskaradak" eta "euskara" jarrita, lehen postuan agertzen da.

Bilaketen emaitzak ez dira oso onak, baina bilaketa bera egiteko modua ere oso arraroa iruditu zait. Ez nuke jakingo esaten nolako bilaketa egingo lukeen erabiltzaile batek. "Euskara" "multimedia" eta "erreportaje multimedia" kontzeptuekin jolastu dut, baina ez du batere emaitzarik lortu, hiru kontzeptuekin batera bilaketa bat egin arte. Orduan lehen postuan agertu da nire blogeko post-a.

Post honetan Jon Juaristiren izendatzearen inguruan sortu diren kritiken inguruan hitz egiten da. Beraz, bilaketa egokiena "Juaristi" eta "kritikak" kontzeptuak jasota egingo litzakeela iruditzen zait; berriaren inguruan sortu den polemikaren inguruko informazioa jaso nahi duen erabiltzaileak hori idatziko lukeela uste dut. Horrela, blogeko post hau bilaketako emaitzen artean lehena ageri da.

Bilaketa nola egingo litzakeen jakitea zaila da. "Ehureka" hitza jarriz gero bilaketan, blogeko post-a lehen postuan azaltzen da. Baina euskarazko aholkuak bilatzen dituenak, Ehureka ezagutu gabe, ez du berehalakoan aurkituko nire post-a. Hala ere, laugarren orrialdean agertuko da zabaldun igotako sarrera.

Datu hauek guztiak kontuan hartuta, esango nuke nahiko emaitza onak lortu ditudala, eta beraz, post-ak nahiko ondo kokatuta daudela sarean. Hala ere, post-ak kokatzea, eta irakurleak lortu eta horiek norberaren blogean iruzkinen bat idaztera animatzea ez da gauza bera. Azken horrek ematen du lan gehien!