lunes, 17 de enero de 2011

Euskara eta erreportaje multimedien analisia: 7.zeregina

Ahozkotasun eta Multimedia Diskurtsoa ikasgaian euskarazko webguneetan sareko baliabide bereizgarrien ustiatzea, hau da, hipertestuaren, multimediaren eta elkarreraginaren ustiatzea zer-nolakoa den aztertu dugu. Horretarako, adibide gisa hartutako hedabideak www.eitb.www.eitb.com, www.zuzeu.com eta www.argia.com izan dira.

Oro har, euskarazko webguneetan egiten den sareko baliabideen ustiapena beste edozein hizkuntzetan egiten denaren parekoa dela esango nuke, nahiz eta apur bat atzetik doala iruditzen zaidan.Hipertestua da, nire ustez, modu errazenean eta eraginkorrenean erabiltzen den baliabidea. Hau noski, esku artean duten informazioaren araberakoa izango da, baina normalean, eskaintzen den informazioa osatzeko eta aurretik argitaratutako erlazionatutako informazioak eskaintzeko erabiltzen da.
Multimediari dagokionez, kasu guztiak ez dira berdinak. Baina iruditzen zait euskarazko webguneak ere ari direla euskarri desberdinak erabilita produktu komunikatibo bakarra eta integratua osatzeko ahaleginean. Batzuetan iruditzen zaigu beste hizkuntza batzuetan gehiago aprobetxatzen dela baliabide hau (El Mundoren kasuan bezala: Haiti-ren inguruko informazioa kasu). Baina ez dugu ahaztu behar kasu hau ere ez dela ohikoa gaztelerazko hedabide guztietan. Euskarazko webguneetan ere bideoak eta audioak batez ere gero eta gehiago erabiltzen dira. Aipagarria da nire ustez, Argia honetan egiten ari den ahalegina sortu duen "multimedia" atalean. Atal honetako "dokumentalak" edota "film laburrak" hain zuzen, Teknopataren txokoa blogean antolatzen den bozketan lehen postuetan kokatu dituzte erabiltzaileek.

Agian, elkarreraginaren ustiapenean dago desberdintasun handiena webgune batetik bestera. Oro har, erabiltzaileak izaten du iruzkinak egin eta modu batean edo bestean edukia zabaltzeko aukera (bai sare sozialen bidez, bai edukia norberaren webgune edota blogean jarrriaz). Baina hortik aurrera ez du aukera handirik izaten, informazioa osatzeko edota eraldatzeko, edota informazioa nola kontsumitu aukeratzeko orduan. Hala ere, kasu hoetan ere desberdintasunak badira, Zuzeu bezalako atariak elkarreraginaren bidez baitabiltza. Erabiltzaileek bidalitako informazioarekin osatzen da edukia.

Orokorrean, esango nuke euskarazko webguneetan ere ari direla sareak eskaintzen dituen baliabideak ustiatzen. Agian beste hizkuntza batzuetan egin dutenek baino beranduago egin dute euskarazkoek, baina ari dira martxa hartzen eta gainontzekoen parean jartzen.

1 comentario: