miércoles, 12 de enero de 2011

Euskarazko webguneen ranking-a ebizin

Ebizi ranking-a Mikoleta Euskara Elkartearen eta Bitarlan enpresaren artean garatutako proiektu bat da, eta bertan, nabigatzaileek euskaraz gehien ikusten diren webguneak zeintzuk diren jakin dezakete.

Ranking-a osatzeko hiru irizpide erabili dituzte: Alexa, Page-Rank eta nabigatzaileen bozketak. Alexak Alexa Toolbar instalatua duten erabiltzaileengandik jasotzen du iformazioa, eta horrela, webgune jakin batek jasotzen dituen bisita kopurua zenbatekoa den jasotzen du. Webgune horren bisita kopuruen igoera eta jeitsiera ere neurtzen ditu.

Page-Rank sistema berriz, Google bilatzaileak erabiltzen duen sistema da, webgune baten garrantzia zenbatekoa den erabakitzen laguntzen diona. Google-k ulertzen du webgune batetik bestera link edo lotura bat egiten denean, horrek bozka bat ematen diola azken webgune horri, eta horrela, garrantzia handieneko webguneen ranking-a osatzen du.

Azkenik, jendearen parte hartzea ere bideratu da, eta bozketen bidez euren iritzia jaso da. Indarrean egon den epean, guztira, 1.200 bozketa inguru jaso dira.

Hiru sistema hauek uztartuz, ebizik ranking-a osatu du eta ikusteko bi era daude: ranking nagusia ala arlokako ranking-a. Zerrenda eguneratu egiten da eta, bestetik, erabiltzaileek hemen ez dagoen beste webguneren bat ezagutuz gero horri buruzko informazioa bidal dezakete.

Erabiltzaile batzuen artean "euskal web gune bat zer den" eta zer ez eztabaida sortu da, baina ebizi proiektuan argi utzi dute zerrendak osatzeko erabilitako irizpidea ez dela izan euskal webguneak hautatzea, baizik eta webgunea euskaraz egotea.

5 comentarios: