![]() |
Dokumentalak.com-en azala. |
Kanal honek sarrera zuzena ere badu www.dokumentalak.com domeinutik, eta bertan, lehendik sarean dauden euskarazko dokumentalak biltzen dira, ekoizleak euren lanak digitalizatzera bultzatzeko. Bi astean behin dokumental bat sareratzen da kanalean, hilabete bakoitzaren lehen egunean eta 15ean, euskaraz edo euskarazko azpidatziekin. Oraingoz 18 dokumental daude ikusgai.
Bozketarako hautagaiak aurkezten dira lehenik blogean, eta bertatik aukeratutakoekin 10eko zerrenda osatzen da. Aurten 152 lagunek hartu dute parte eta horrela sailkatu dituzte zerrendako lehen hiru postuak:
- Dokumentalak.com. 66 boto (bozken %43).
- Berriketan.info. 58 boto (bozken %38).
- Tokitan Telebista. 48 boto (bozken %32).
Post hau zabaltzeko, twitterreko eta facebookeko kontuak eta zabaldu.com ataria erabili ditut.
ResponderEliminar