domingo, 17 de noviembre de 2013

Sagardoa, Arimak berpizteko!

Santuen Eguna, edo Hildakoen Eguna azaroaren 1ean ospatzen da gehienbat, gaur egun. Hala ere, hildakoen arimek beren bidea topatzen laguntzeko modu asko izan dira Euskal Herrian urteetan zehar. Usadio horietako batzuk gordetzen dira oraindik, eta toki batzuetan ospakizun bereziak egiten dituzte, azaroaren 1ekoaz gain.

Horietako bat da Bergarako Osintxu Harana. Egunkarietan irakurri dugu Osintxun bihar ospatuko dutela "Animen Eguna". Eta nola ez! Gaztain erreak jateko sagardoa izango dute lagun! Arimak berpizteko balioko ote?