lunes, 28 de marzo de 2011

Denak VIP!

(2)-Ze ondo! Gaur gabian ez dakagu fondoko mahairik!
(5)-Ba gaur 12tako denak kalea, e!
(1)-Seguru...
...
(1)-Ze ona! Guk Marinan izenian genun jarrita, ta ba al dakizute zein dan afaltzea etorri dana?
(2)-Bai! Nik apuntatu nun horrela gainea! Emakume batek deitu zun ta horregatik Marina ulertu nun.
(3)-Ta zein da ba?
(4)-Hara! Oaintxe etorri dana ez al da Marino Lejarreta?
(1)-Hoixe ba!
(2)-Ohituta egongo ote da, ze, hasi zaizkio denak argazki eske!
...

(2)-Hoi kuadrila puska!
(1)-Abesbatza batekuak dia! Entsaio normala in beharrian sagardotegira etorri dia!
(3)-Ondo kantatzen al dute?
(1)-Bueno, ez dia horren gaizki ai. Oaintxe kantatu dute polittena! "Diamantezko printzak, pri-in-tzak...". Baina egia da asteazkenetako otxotiak hobiak diala...

(5)-"Jaunita"! In al dituzu albondigak? (3)-Hortxe dazkazu, tomatetan. Semiak ikusi nau, eta ostegunian ekarri nun gazta-tarta re ikusi zun, eta hasarretu in zait!
(1)-Esaiozu guk asko eskertzen dizugulako prepatzen dizkiguzula holako bazkai goxuak!
(3)-Postria re bakagu.
(2)-Zuk ustezu normala dala? Ama flana iten jarri du goizeko 7tan!
...
(1)-Nahiko formal gaur jendia ezta?
(2)-Bai, larunbata izateko bai.
(1)-Hala ere, beti eoten da baten bat... Postrian frutaik ba ote dakagun galdetu dit batek!
(2)-Eta beste batek ea ozpina ta gatza badazkagun, zotina kentzeko!
(4)-Ahí tenéis la cazuela para cenar, ¿e? Ya está preparada.
(5)-Krixton itxura daka!
(1)-Bai, baina hurrengo larunbat gaueako beste zerbait pentsatu degu... Pizza kapritxua dakat!
(2)-Baina nola deituko deu ba, pizza batzuk sagardotegia ekartzeko!
(5)-Bueno, guk jaso ta ekarrikoitugu!
...
(2)-Ezin det gehio! Zer da hau? Larunbatetan denak berandu etortzen dia ta gaur berriz, ia afaltzeko denboik ere ez degu izan!
(3)-Tortila gehio in behar ditut?
(1)-Animo "Juanita"! Earki ai zea ta! Denak batea etorri dia ta!
(...)
(2)-Fondo hortako ume hoik...
(1)-Bai, hasieran ez zait iruitu, baina ai dia, moxkorkerin, builaka, pultsua botatzen mahai gañian zintzilik jarrita...
(5)-Batek behintzat krixton melokotoia damaki! Ta kuadrila hortan bakizute zein dagon? Piraguismoko txapelduna.
(...)
(1)-Ño! Gaur (4)-k presa daka e? Kontuk banatzeko presa du behintzat!
(2)-Ustet lagunak zai dazkala...
(...)
(1)-Ez dakit ba ze pasa dan gaur, ordu aldaketak jendiai eragin in dio edo... Earki behintzat! 12:10 eta denak kalea! Ze ondo!

martes, 22 de marzo de 2011

Very international sagardotegia

(1)-Joe! Kuadrila horrek e propina earra utzi du!
(2)-Kuadrila haundiak?
(1)-Bai! Eta esan dianez, atzo bere ama etorri zan! Hura zan kamarerentzako bonboiekin etorri zana!
(2)-Horrela egin daiteke lan!
...
"Kazeroooo!! No mue bas abruir otra? Ke toabia llo no me boi e? Ke toabia... uxxx!"
(5)-Pero si ya he dicho espuela hombre! 
(1)-Fin asko dabil hau! Lehen ikusi det eskaileretan estropezuka.
(5)-Lehen eta orain! Nik ezin det gehio aguantatu, sukaldea nua ze bestela muturren aurrian parrez hasiko naiz!
"Kazeroooo! Ke me abruas otrrraa kupela pues!"
(5)-Que no hombre, que no. Mangera ateako diat oaintxe e! Busti nahi ez baek, badakik!
"Busti? Puero, si ya stoy mojau por dentrroo y pro fuera!"
(5)-Ze ona! Arrazoirik ez du falta!
(1)-Bonna sera bella ragazza!!!
(2)-Ze ai zea! Gaizki esan dezu gainera!
(1)-Ez al zea konturatu? Italiar batzuk daude, han fondoko mahaian.
(2)-Ai! Ez naiz bai konturatu! Ea ikusten dituten!
(1)-Noski ba, ta italiarrez egin e! Ze internazionalak gean! Atzo ingelesak, beste behin australiarrak, beste batian berriz suediarrak eta orain italiarrak, ta guk hizkuntza guztitarako badegu hemen espertoa!
(2)-Joe! Atzoko inglesak aipatu dituzula... Entzun al zenun (3)?
(1)-Ez al zan ba (4) aritu inglesekin hizketan?
(2)-Bai ba! Eta hor etortzen da (3) esanez: "aizu, (4) inglesekin ai da hizketan eta 'yukate pitxa fria' esan die!
(1)-'Yukate pitxa fria'?
(3)-Ba nik hoixe ulertu nion!
(6)-Tu el inglés como yo ¿e?
(3)-Hoixe ba, ni puñetera idea! Baina hori ulertzen zan e?
(1)-Bueno, baina ze ai zan esaten (4) benetan?
(2)-"You can take a picture here"!
(2)-Ez dakizute zein ikusi ditugun Hernanin atsaldian! Eguardin hemen izan dianak, gurasuak alabakin!
(3)-Earki kazkartuta atea da ba hemendik!
(1)-Hernanin oaindik ere okerrago zijuan ba! Ta oraindik gurasuekin!
(3)-Bueno, ta gure txotxeruai pasa al zaio umore petrala? Patu al du multa?
(2)-Bai zea! Oraindik ez! Kupeletegin nintzala, beidatu ta par pixkat in diot, ta zeri ai ote nintzan parrez erantzun dit aurpegia zimurtuta!
(1)-Gajua!
(5)-Oain e ai zeate netaz e?
(1)-Oso grazioso zaude ta!
(5)-Grazioso? Dios! Noiz hasi biezute kontuk banatzen!
(2)-Lasai e! Oaindik goiz da!
(5)-Ba nik ez det gehio aguantatzen jendillaje honekin!
(1)-Hilekuakin al gaude, eo ze!
...
(2)-Ikusi dituzu hiru mutil hoiek? Azpeitikuak dianak?
(1)-Zer ba?
(2)-Aix, krestaduna earki dao, ez?
(1)-Badu zerbait bai... Ta majo askuak! Etorri, pulamentuakin jan bandejak ondo hustuta, ta ti-ta batian kalea! Herria bueltatu nahi dutela. Ta gañea propina utzi! Esan diet, danak holakuak izango balia, alde ederrian ibiliko ginala...

lunes, 14 de marzo de 2011

Ondo pasa, pasa gabe?

(2)-Joe! Hau berriz hemen! ¡Qué pesau!
(1)-Etxekua balitz bezela etortzen da ta...
(3)-Ikusi dezute emaztia? Etorri in behar da sagardotegira takoi hoiekin eta goitik behera txuriz!
(1)-Zuper pitimini!
...
(1)-Joooooderrr! Gaur ere aterako gea ba, ez dakit ze ordutan! 15:00etan etorri bazkaltzea eta oraindik jendia falta dutela!
(3)-Ez dakit zenbat denbora pasa duten kanpuan erretzen...
(1)-Beida, gogua ematen dit e! 16:15etan postriak atea eta 16:45tan kontua! Ta bostetan denak kanpora!
...
(1)-Podiumekuak behintzat jator askuak dia! Txorizoa eramatera joan naizenian "barkatu" eta "barkatu" ari nintzan, tokia iteko, ta batek esan dit: "Barkatu? Barkatu ez! In lasai bultza lanian ai zea ta!".
(2)-Joe! Konturatzen dan bat! Oso ondo! Kontuan izango degu ba!
...
(2*)-Hau beti al da horrela? 22:00ak eta oraindik kuadrilen erdiak falta dira!
(1)-Aurreko urtetan behintzat ez zan normalena, baino azkenaldin jendiak ez daka fundamentuik...
...
(1)-Ze pasatzen da gaur? Jendia edozer eskatzen ari zait! Batek, "traeme una cerveza sin alcohol", ta beste batek bakailua jan bezela, "cuando puedas nos traes dos kalimotxos". Barkatu?
(2*)-Ta beste tipa bat sukaldeaino etorri da, bi patxaran eskatzea! Beste toki batzutan ateratzen dutela ta, ematezun zerbait emango ziola ateatzen ez degulako!
(5)-Apuntatu ba! ¡Día de la barra!
...
(4)-Hau ze kuadrilakua zan? Ez al diogu ba oraintxe eraman txuleta? Eta bost dira ezta? Beste bi behar dituzte?
(1)-Jungo naiz galdetzea.
...
(1)-Buf! Jarri jarri, bi txuleta, bueno, tipo nazkante horrek esan diten bezela: "a ver si me eschuchas cariño, te estoy diciendo que quiero dos chuletones vale? dos chuletones de lomo bajo si? de lomo bajo e? y menos hechas que esta". 
...
(2*)-¡Que me ha mandau a la mierda! Baño ze usteu?
(1)+(4)-Ze, txoro horrek?
(2*)-Joder! Eraman diot txuleta, ta builaka hasi zait: "pero que es esto? esto es poco hecho? esto es de lomo bajo? pero que te has creido?" Ta esan diot, ba sentitzen nula, ta nahi bazun ekarriko niola beste bat eo ez dakit. Ta hortxe tipuak: "pero a ver, no he dicho que quería poco hecho? pero que os creeis, que soy idiota? que me traes otra? vete a la mierda hombre!".
(7)-Nola? Baino ze uste du horrek? Nik hitz egingo det beakin, lasai.
...
(1)-A ze bronka! Inutilak builaka jarraitu du! Hoi ez dao ondo, edo sartuta etorri da, edo ez da kabal kabala! Muturrea pegatuta, builaka hor ai da, eta gañea "comportamiento" eskatzen digu! Konfunditu baldin bagea esateko eta listo!
(3)-Hoi lotxagabia! Gañea giro txarra jartzen ai da! Jendia harrituta dao!
(5)-Hasieratik ikusten zitzaion! Nei kupeleta etorri zait ta basua goraino igo du, ta klaro, zipriztiñez bete nau. Esan diot: "tranquilo hombre, que la sidra que coges abajo sabe igual". Ta inutil horrek esateit: "ya, ¡pero entonces no te jodo igual!"
...
(4)-Eskerrak jende majua dagon! Askok esaten ari zaizkit dena oso ondo zegola, oso goxua, ta beste horrek, Ribera del Dueroko komertziantia edo omen dan horrek beida ze oparitu diten!

miércoles, 9 de marzo de 2011

Irakurketa aro berria

Guztia interneten dagoela entzutera ohitu gara jada. Baita liburuak ere. E-bookak denen ahotan daude, literatura digitalizatzeko saiakeran. Hala ere, internetek aukera handiagoak ematen ditu. Benetako narrazio digitalak, hipermediaz baliatzen den literatura digitala topa dezakegu. Horien adibide dira klasean aztergai izan ditugun Golpe de gracia eta Gabriella Infinita narrazioak.

Ez gaude formatu horietara ohituta. Hasieran nahasgarriak egiten direla esango nuke. Liburu bat esku artean dugunean garbi dugu non hasten den istorioa eta non bukatzen den, eta nahi izanez gero, deskantsu bat hartu ostean, non jarraitu behar dugun. Narrazio interaktibo hauetan berriz, kontua desberdina da. 
 Gabriella Infinitako protagonista Gabriela izeneko neska bat da, bere maitea, Federico desagertu ostean, hark utzitako arrastoaren bila dabilena, gerran dagoen hiri batean. Hiru “ate” ematen zaizkigu aukeran, eta behin “gela” batean sartzean, objektu bat aukeratu eta testua agertzen zaigu. Batzuetan, testu horrek bi dimentsio ditu: momentuko kontaketa eta oroimenera eramaten duena. Bestalde, musika edo irudiak ere agertzen dira tarteka. Ez dago narrazioan orden jakinik. Nahi den tokian hasi eta nahi den tokian utz daiteke irakurketa. Hala ere, esango nuke badagoela hari bat. Izan ere, gure irakurketa logikari jarraituz gero (ezkerretik eskuinera), lehenengo “atetik” hasiko ginateke, eta horixe da informazio gutxien eskaintzen duen gela. Azkenekoa berriz, osatuena da, eta testuaz gain musika eta irudiak eskaintzen dituena. Azkeneko gela horretako testuak irakurrita, istorioaren muina jaso dudala iruditu zait.
Golpe de gracia berriz, are interaktiboagoa da. Testuaz gain, narrazioan aurrera egin eta istorioa bere osotasunean ulertzeko, jokoak ditugu eskura, bideojoko itxurakoak. Horrek, irakurlearen aldetik parte-hartze handiagoa eskatzen du. Gainera, irakurleari berari istorioa osatzeko aukera ematen zaio, pasarte batzuetarako proposamenak idatziz. Istorioaren muina argi geratzen da hasieratik: gizon bat, apaiza izandakoa, ospitalean dago, koman, bera hiltzen saiatu baitira. Bisitak jasotzen ditu, baina denek haserre hitz egiten diote. Protagonista ordea, beste “mundu” batean, oroitzapenen artean mugitzen da, eta bertan aurkituko ditugu pistak biltzeko gainditu beharreko jokoak. Hirugarren “mundu” batean berriz, beste joko baten bidez, hilketa saiakera horren nondik norakoak ulertzeko ikertzen ari den kazetari baten paperean sartuko gara. Hori guztiaz gain, testuak atalka sailkatuta aurkituko ditugu, jokoez aparte, irakurketa soila egiteko moduan. Gainera, narrazio digitalen inguruan wikipedian esaten denera loturak ageri dira beste atal batean. Baita lan honen autorearen blogera ere, narrazioaren inguruan ematen dituen argibideak ikusteko. Narrazio osoa pdf formatuan ere deskarga dezakegu.

Narrazio digital hauek nahasgarri egiten zaizkigu hasieran. Istorioa bere osotasunean ulertzeko ordena falta zaigula ematen du, eta datuak galtzen ditugula. Baina irakurleari berebiziko garrantzia ematen zaio, narrazioaren ildoa bere esku utziz. Irakurleak erabakitzen du nondik hasi eta non bukatu. Horrek, eduki bera behin eta berriro arakatzeko ahalegina eskatzen du, eta aldi berean, gogo hori pizten du. Istorioa ez dela sekula amaitzen sentitzen dugu, eta berriro aplikazioan sartuz gero, gauza gehiago jakingo ditugula. Golpe de graciaren kasuan gainera, berriro saiatzeko pizten den gogoa nabariagoa izan da, nire kasuan behintzat. Jokoak ez dira berehalakoan gainditzen beti, eta horietatik istorioa hobeto ulertzeko datuak jasotzen ditugu. Horrela, behin eta berriro saiatu arren, ez gara aspertzen, gauza gehiagoren jakitun egiten garelako istorio beraren inguruan.

Hala ere, hasierako harridura horren nabarmena gerta ez dakigun, bada bestelako narrazio digitalik ere, ohiko liburuen formatuan ere erabilia izan dena. El aprendiz de detective istorioan, narrazioarekin jarraitzeko bi aukera ematen zaizkigu, eta hartzen dugun bidearen arabera, istorioak modu batean edo bestean jarraituko du. Kasu hau sinple xamarra da, eta azkenean, istorioaren amaiera berdina da ia beti. Mota bateko edo besteko narrazioa izanda ere, proba egitea da kontua.

lunes, 7 de marzo de 2011

"Festarik festa lan egin behar gauero..."

(5)-Eeee??? Ikusi dezute agenda? Gaur 12tako kafia hartzen ai gea! Jende gutxi daukagu!!
(1)-Ea egia da, askotan jene gutxi izanda re, ederki kostatzen da ta, kalea bidaltzia...
(2)-Ze ona! Gainera Batasunakuak datozte! Beraz, gaurkuan bonbak postrerako!
(1)-Tolosako soziedadekuak? Neretzako natazko bonba!
(2)-Nik nahiago det kremazkua!
(5)-Nik ere bai! A! Eta biharko bazkari espeziala pentsatu behar degu e! Iñauterik dia ta! Mozorroa prest?
...

(1)-Edozeinek ikusiko balu... Sagardotegi batian eta ni zuentzako ardua ekartzen!
(3)-Bonbak jateko zer nahi dezu ba!
(2)-Zenbana dazkagu?
(1)-Bik errepikatu gabe gelditu beharko dute!
Batasuna sukalde barruan: "Amonantzako ere utzi bonba batzuk e!"
(1)+(2)+(3)+(4)+(5)+(6)+(7)-Bai zea!
(1)-Joder! Hau aspertua! Horren goiz lanian hasita eternua egingo zaigu eguna!
(2)-Gainea, bakar-barrkarrik daude hauek sagardotegin! Ze trixtura!
(1)-Bai, batek galdetu dit, ea gainontzekoak noiz etortzen diren... Esan diot jendea berandu ibiltzen dala normalean... Giro pixkat dagonian bertan aldegingo dute hauek errugbi partidua ikustera.
(5)-Batek esan dit ezagutu nauela, nere kontra jolastu omen du!
(3)-Bueno, has gaitezen jaten, foie eta urdaiazpikua hortxe daude, ta gulak oraintxe egingo ditu!
...

(2)-Nexka gaxtien trajiak ikusi dituzue?
(1)-Bai, artalde osua, txakur ta artzain ta guzti!
(2)-Baino trajia algodoiakin egitea ere... Lan earra gero, erortzen zaien algodoi guztia jasotzen!
(1)-Joder, ederki kazkartzen ari dia gainera!
(3)-Kopetakin intxaurrak puskatzen hasi dia! Hauek! Hauek!...
...
(5)-Parrandan gelditu nahi nun!
(2)+(1)-Baita nik e!
(5)-Lan earra izango deu ba, gaur gabian...
...

(1)-Hasi gea! "Edalontzi bat emango didazute? Amaitu dira". Jendiak zer behar ditu, bosna baso?
...

(2)-Ikusi dezute zenbat ume? Baino hau ez da normala! Nola etorri daiteke larunbat gau batian mozkorrez betetako sagardotegira hilabete gutxiko umiakin?
(1)-Umia besteik ez do gaur bai! Eta beti erdin!
(2)-Koadrila haundikuak ere beti erdin daude ba!
(1)-Hoik ere... Etorri bezela, lehenengo galdera: "¿Estos que son, todos de sidra?. Ez, batzuk piña zumua dia, no te jode! Eta jarraian: ¿Dónde tienen el botón pa que salga el chorro?
(5)-AAAAAAAJJJJJJJJJJJGGGG!!! Tiro bat ez! Zazpi behar ditut gutxinez, bakarrakin asmatzen ez badet ere! Baino zer da hau? Ez dao jende sanoik!
...
(1)-Kalbuakin ezin det gehio! Kariño gora ta kariño behera! Eta orain izugarrizko buila egiten ari da! Eta gainera, ume txiki batekin etorri dira! Baino nola daka holako zeppelinga? Umia dakala!
...
(2)-Mozolo horrek ere pinta earra daka ba, soineko horrekin!
(1)-Jelak ote dazkaun galdetu dit, "esque me he hecho daño en el labio, y quería hielos pal golpe..." Nahi bazu kubatakin ateakoizut!
...
(1)-Kontua ordaintzian batek galdetu dit boteila berriangatik. Lan ederra dakagu Gorenak eta Labeldun sagarduak desberdinak dirala azaltzen...
...
(5)-Lady Gaga! Goazen orain gu parranda! Ederki berandutu zaigu ta!
(2)-Ba bai!
(1)-Espuela egiten dezunian beteko bazenu!
(5)-Errexa da ba! Hiru aldiz eginda ere, beste kupela bat irikitzeko eskatzen diate!