lunes, 14 de febrero de 2011

Bai berandu!


(1)-Jesus! Ikusi al dituzue dibina hoiek?
(2)-Bai, uste det ederki pasako degula hauen kontura! Hori da hori muturra okertzea! Zutik bazkaldu behar duela ikustearekin batera zapatatxo fin horiek kentzeko gogoak eman dio, seguru!
(3)-Eta ordu ederrian etorri dira! Hirurak paseak dira, eta mugitzeko ez digute ba esan, gainera! Bostetarako alde egin beharra dutela edo...
...

(1)-Hauek ere ez dria ba, sano sanoak! Etorri bezelaxe kokakola eskatzen ez zaizkit ba hasi!
...
(1)-Eta orain zer eta laban eske! Baina zenbat behar dituzte? Bakoitzak bana? Hau ez dela restaurantea!
(2)-Zuri ere eskatu dizkizute gehiago? Hara! Orduan, bakoitzak bana ez, bina ere izango dituzte, neri ere eskatu dizkidate eta!
...

(4)-Bai pelma mutila! Honek pentsatuko du bera dala hemengo señorito bakarra!
(2)-Zer dezu?
(4)-Ez nau lasai utzi! Lehenengo txuleta atera bezela, beste bat eskatu dit, baino gehixeago egina, lehenengoa gutxiegi egina omen zegoen! Eta orain zer eta, hirugarren txuleta nahi dutela, baina bigarrena gehitxo egin detela eta, hortxe, tarteko bat behar dutela! Kronometroarekin ari naizela usteko du ba! Eta hezur txikikoa jartzeko! Bere puska aukeratu nahian hasi zait!
...

(5)-Baina zer da hau? Ze jendilaje klase etorri da gaur?
(3)-¡Niño! ¡Qué humos! Ta zuk zer dezu?
(5)-Ez dit ba esan tipo batek: "¿Esto cuándo cerrais, a las dos o así?" Hoixe! ¡No te jode!
(1) (2)-Esango zenion ba...
(5)-Hamabitan ixten degula esan diot, eta berak berriz ere: "pues a mí no me vais a echar".¿Que no te voy a echar? Esan diot, ¡pues entonces irás mojado por dentro y por fuera! Ikusiko degu, mangera ateratzen detenian!
...

Eta gaueko ordubata laurdengutxigotan, denak tipoari begira, lanak bukatuta, berak alde egiteko zai...
"Yaj mej voy, ¿ein? Pero prizmero me tedzmino mi cubata de zidra... To mu bueno ¿e? Muy agusto he estau... ¡Mu rrrrrico todo! Y las cajmarerajs... Joe! Ya tedmino ¿ein? Ya me voy... Grrrraciz ¿e? Eskuerrrrik asko... Bueno majjjos, ahora farrita ¿no? Voszotrraz done vaiz?

2 comentarios:

  1. norbaitek sagardotegitako sukaldeetan mikrofono bat jarriko balu.... ufa! ez da iñor libratzen!!!

    baño asteburu hontako emblematiko bat ahaztu zaizu:
    (tipa dibina bat sukaldeaño muturra sartuta....:
    -teniz limon y azukar?
    - no, porque?
    - jooo, no teneiz??
    - no, aqui no tenemos esas cosas..
    - joe, puez tengo hipo! ez una zoluzion infalible.... de verdad e? no teneiz??
    - no, tendras que buscar otra solucion..
    - joe, puez alguien me tendra q dar un zuzto!

    aiii datorren asteburun más y mejor ( lehenago ixtia esperoet!!!)

    ResponderEliminar