Mostrando entradas con la etiqueta Euskal Herria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskal Herria. Mostrar todas las entradas

jueves, 3 de febrero de 2011

Euskal Herriko musika... erdaraz?

Harrobia Lantzen ekimenak eta Entzun aldizkariak indarrak bildu dituzte, GUREANDO!NU plazaratzeko. Bertan, pasa den urtean Euskal Herrian argitaratu diren diskoekin zerrenda osatu dute, eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat kazetarik beren zerrenda propioa ere aurkeztu dute.

300 disko inguru plazaratu ziren 2010ean, eta horietatik, 15 nabarmendu dituzte:
  • AMA SAY - Ren Fan
  • ATOMRHUMBA - Gargantuan Melee
  • BIZARDUNAK - En Zugzwang
  • COHEN - Subconscious Mind
  • ESNE BELTZA - Noa
  • FOCUSIN - Easy come, Easy go
  • GOVERNORS - Frenetikodrome
  • JON & SUGRAMAS - Jon & Sugramas
  • LAS CULEBRAS - Marvellous
  • MANTISA - Mantisa
  • PEACHY JOKE - Kindergarten's Flight
  • SARKOR - Sentimendu Gabe
  • SPLIT 77 - Split 77
  • TXUMA MURUGARREN - B Aldeko Kantuak
  • ZEA MAYS - Era
Nabarmendutako zerrenda horretan ere, badira euskarazko argitalpenak, baina editorialean azaldu bezala, gero eta joera handiagoa dago gazteleraz zein ingelesez egindako lanak argitaratzeko. Zergatik baina? Gogoeta interesgarria egin du Gorka Bereziartuak boligrafo gorria blogean, eta eztabaida piztu da hainbat irakurleren artean.

lunes, 3 de enero de 2011

Kritika txarrak independentziaren aldeko lipdub-ari

Kritika txarrak jaso ditu pasa den abenduaren 6an Durangon grabatu zen Euskal Herriko independentziaren aldeko lipdub-ak. Euskalherrian.info aritu da prestaketa lanetan, eta horretarako martxan jarritako web orrian kritika ezkor xamarrak jaso dira, batez ere, lipdub-ean parte hartu zutenen aldetik.



Gehienek azpimarratzen dute ideia ona dela, baina antolakuntzak akats larriak egin zituela, hala nola, planifikazioa eza eta entsegu falta. Bestalde, lipdub-a grabatzeko lekua ere ez zaie orokorrean oso egokia iruditu. Hala ere, Euskal Herriaren independentziaren aldeko beste lipdub bat grabatzearen alde agertu dira asko eta asko, eta horretarako, proposamen bat baino gehiago egin dute. Ea norbait animatzen den gauzak "hobeto" egitera.

Bestalde, eta aurreko guztiarekin zerikusirik ez badu ere, azpimarratzekoa da info7 irratiko esatariaren agerpena! Aupa Gotzon!

martes, 23 de noviembre de 2010

Euskal Herrian ere lipdub!

Badakit dagoeneko denek entzun duzuela zer edo zer lipdub-ei buruz. Ziur, asko nazka-nazka egina ere badagoela bideo musikal mota berria hauekin... Baina kontua hasi besterik ez da egin!

Dirudienez, Quebec-eko Unibertsitateko komunikazio ikasleek egin zuten lehenetariko lipdub arrakastatsua duela urtebete.





















Honek lortutako ospea mundu guztira zabaldu da. Joseina Etxeberriaren belarri zuloetara ere iritsi ziren bibrazio onak, eta Euskadi Gazteak lipdub lehiaketa antolatu du. Hasieran bideo gutxi bidali baziren ere, azkenerako jende asko animatu da, eta lehiaketa puri purian dago orain. Abenduaren 1ean jakinaraziko da zein den bideo irabazlea. Noski, aurrez, denon botoak behar dira!

Baina horrez gain, bada gure artean zeresan handia eman duen bese lipdub bat. Parte-hartze handia dela eta, errekorra lortu du gainera. Katalunian egin den lipdub-az ari naiz, noski.

Hau ikusita, inbidia sanoak jota geratu da bat baino gehiago... eta bai! Oraingoan ere, euskaldunak atzetik, kopiak egiten! Baina ez edonolako kopiak! Euskadi Gazteak antolatutako lipdub lehiaketan bada atzerriko formatu hau gurera moldatzeko abilezia izan duenik (ez dut izenik esango, ea gero botoak ematerako orduan eragina izan dudala leporatzen didaten!).

Orain, azken txanpa geratzen zaigu. Euskal Herriaren independentziaren aldeko lipdub jendetsu bat antolatzea! Euskalherrian.info ari da dagoeneko lanean. Durangoko Azoka aprobetxatuz, Durangon bertan abenduaren 6an grapatuko da lipdub hau. Ideiak eta proposamenak ez dira falta. Jendea animatzea besterik ez da behar!

Oraingoz, Kortaturen Sarri sarri kantua erabiltzeko asmoa dagoela dirudi, eta charleston edo jump-style dantzatzeko estiloak proposatu dira... Hasi buruari buelta batzuk ematen eta gorputza tenorean jartzen! Iritsi da mugitzeko unea!