viernes, 4 de febrero de 2011

Euskal Herrian Euskaraz: izan, egin, eragin

Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak 30 urte bete zituen 2009ko azaroan, eta horren harira, dokumental bat egin zuten, urte hauetan guztietan lanean aritu diren hainbat euskaltzaleren bizipen eta gogoetak jasotzeko. Izan, Egin, Eragin du izena eta Argiako Dokumentalen atalean dago ikusgai.

Bidez batez, iruditzen zait ez dagoela lekuz kanpo gogoraraztea egun, oraindik ere, zein egoeratan dagoen euskara gurean. Euskaldun garelako, euskaraz hitz egin eta bizi nahi dugulako, eta hautu hori egitea gure eskubidea delako, egunero borrokan jarraitu beharrean gaude.

Honen harira, ETBri eskakizun bat egiteko sinadura bilketa bat jarri da martxan sarean. Euskaldunen htzak euskaraz emititzeko eskatu nahi zaio. Nola da posible hori ESKATU BEHARRA izatea?

No hay comentarios:

Publicar un comentario