miércoles, 9 de febrero de 2011

Jaten duguna garelako

Oraingo honetan, klasean egindako beste lan bat aurkeztu nahi dizuet, kasu honetan, TILA productions-en eskutik.

Gaur egungo sukaldean aritzea gero eta gutxiago gustatzen zaigula esaten da. Nahiago izaten dugula aurrez prestatutako produktuak erosi, berotu eta besterik gabe, jan. Alfertu egin garela. Hala ere, egia da ahoratzen dugunak gero eta gehiago kezkatzen gaituela. Ez zaigula edozer irenstea gustatzen. Gure osasunak axola digula.

Hala ere, gazteak izaten omen gara osasunari gutxien erreparatzen diogunak, eta bide errazena bilatzen dugunak. Erreportaje honetan esperimentu bat egin nahi izan dugu. Bi gazte, Alaitz eta Aintzane, sukaldean sartu ditugu, ea nola moldatzen diren!

Hemen duzue "McTortilla's: jaten duguna garelako".



*Arazo tekniko batzuk izan ditugu hotsarekin, mikroen egoera zela eta... Ez kontuan hartu mesedez! Gure lehenengo lana da!

No hay comentarios:

Publicar un comentario