miércoles, 2 de febrero de 2011

Google-eko bilaketa zerrendan zenbatgarren?

Blogean idazten ditugun post-ak ahalik eta gehien zabaldu eta irakurleak erakartzeko sareak eskaintzen dituen hainbat baliabide erabiltzen ikasi dugu. Azken helburua izan da, gure postak Google-eko bilaketa zerrendan lehen ehun emaitzen artean agertzea. Hala ere, azpimarratu behar da bilaketa egiteko moduaren arabera emaitza asko alda daitekeela.


Post hauek zabaltzeko erabilitako baliabide eta tresnak gehienbat hauek izan dira: aupatu, zabaldu, twitter, facebook-eko nire profila edota facebook-eko "Herri musika" orrialdea. Egindakoak zein emaitza lortu dituen begiratu dut, eta hona hemen topatutakoa, "Euskara" gaiaren bueltan idatzitakoen inguruan:

 Google-en "Koldo Izagirre" soilik jarrita ez da agertzen nire blogeko post-a (bai ordea, 7. orrialdeko emaitzetan, aupatun igo nuen sarrera). Baina "Koldo Izagirre" eta "autopsia" jarrita, lehen postuan agertu da.

"Euskal kantak" jarriz gero, nire posta bigarren orrialdeko lehen postuan agertzen da Google-eko zerrendan. Ez da emaitza batere txarra, kontuan hartuta "euskal kantak" idazten duenak horrekin lotutako edozer bila dezakeela.

Interneteko euskal ekarpenik onenaren inguruko postaren bilaketa egitea aldiz, zailagoa da. Sariketa honen inguruan zer edo zer badakienak, badaki 10@2010 izena duela lehiaketa horrek, baina blogak ez zidan titularrean @ idazten. Beraz, 10@2010 jarriz gero Google-en (sari hori nork irabazi duen jakiteko, adibidez), emaitzen bigarren orrialdean zabaldun igotako sarrera aurkituko du. Aldiz, saria "Argiako Dokumentalak" atalak jaso duena dakienak eta lehiaketaren inguruko informazio gehiago bilatu nahi duenak sarituaren izen hori jartzen badu Google-en, lehen postuan agertuko zaio nire blogeko post-a.

"Ebizi" soilik jarrita bilaketan, hainbat emaitza lor daitezke. Alde batetik, zazpigarren postuan zabaldun igotako sarrera agertzen da. Hamargarren postuan berriz, aupatun igotakoa agertzen da. Laugarren orrialdean, twitterren egindako sarrera ikus daiteke. Azkenik, nire blogeko sarrera bera, bostgarren orrialdean azaltzen da.

"Euskal karaokea" edota "karaokea euskaraz" bilatu nahi duenak ez du nire posta berehalakoan aurkituko. Antzeko post asko daude eta ez da nire blogekoa agertzen. Aldiz, karaoke horren egilea Gabi de la Maza dela dakienak, eta beraz, bere inguruko edozer (informazio gehiago, non duen blogra, youtuben kanalik ba ote duen...) jakin nahi duenak bere izena idazten badu, emaitzen artean laugarren postuan zabaldun igotako sarrera aurkituko du. Seigarrenean berriz, aupatun igotakoa.

Kasu honetan emaitzak onak direla esango nuke. Soilik "maskaradak" idatzita, bire blogeko post-a bederatzigarren postuan agertzen da, lehen orrialdean bertan. Eta "maskaradak" eta "euskara" jarrita, lehen postuan agertzen da.

Bilaketen emaitzak ez dira oso onak, baina bilaketa bera egiteko modua ere oso arraroa iruditu zait. Ez nuke jakingo esaten nolako bilaketa egingo lukeen erabiltzaile batek. "Euskara" "multimedia" eta "erreportaje multimedia" kontzeptuekin jolastu dut, baina ez du batere emaitzarik lortu, hiru kontzeptuekin batera bilaketa bat egin arte. Orduan lehen postuan agertu da nire blogeko post-a.

Post honetan Jon Juaristiren izendatzearen inguruan sortu diren kritiken inguruan hitz egiten da. Beraz, bilaketa egokiena "Juaristi" eta "kritikak" kontzeptuak jasota egingo litzakeela iruditzen zait; berriaren inguruan sortu den polemikaren inguruko informazioa jaso nahi duen erabiltzaileak hori idatziko lukeela uste dut. Horrela, blogeko post hau bilaketako emaitzen artean lehena ageri da.

Bilaketa nola egingo litzakeen jakitea zaila da. "Ehureka" hitza jarriz gero bilaketan, blogeko post-a lehen postuan azaltzen da. Baina euskarazko aholkuak bilatzen dituenak, Ehureka ezagutu gabe, ez du berehalakoan aurkituko nire post-a. Hala ere, laugarren orrialdean agertuko da zabaldun igotako sarrera.

Datu hauek guztiak kontuan hartuta, esango nuke nahiko emaitza onak lortu ditudala, eta beraz, post-ak nahiko ondo kokatuta daudela sarean. Hala ere, post-ak kokatzea, eta irakurleak lortu eta horiek norberaren blogean iruzkinen bat idaztera animatzea ez da gauza bera. Azken horrek ematen du lan gehien!

2 comentarios: