martes, 26 de octubre de 2010

Hasi da Hernanin Domingeroen denboraldia

Pasa den igandean, hilak 24, Domingeroen denboraldiari hasiera ofiziala eman zitzaion Hernanin. Urtero bezala, aurten ere jende andana espero da herrian, iganderoko poteo eta parrandetan. Inguruko eta ez hain inguruko jendeak lepo beteko ditu Hernaniko taberna eta txoko guztiak, parranda zale amorratuena nor den erakutsi nahian.

Hala ere, Domingerorik handiena, urtero bezala, Hernanin bertan izendatu da. Denboraldiari hasiera ofiziala emateko, igandean egin zen ospakizun garrantzitsuena. Aurtengoan, Apo, 23 urteko hernaniarra, izan da "Habemus Domingerus" titulu berezia jaso duena, lehengo urteko denboraldiko poteatzailerik handienaren postua lortuta. Lehenengo Agurra dantzatu zitzaion, eta ondoren, tituluarekin batera, banda, Txirrisklas kopa handi bat eta sonbrila bat jaso zituen opari "Habemus Domingerus" berriak. Denboraldia ofizialki hasteko zinta mozteko ohorea ere berea izan zen.
"Habemus Domingerus" denboraldiari hasiera ematen.

 Titulu eta opari banaketaren ondoren, ekitaldia girotzeko OiDekOi! talde hernaniarren kontzertuaz gozatzeko aukera izan zen.
OiDekOi!

1 comentario:

  1. zorionak Apo!!!
    baño espero det titulu hau jokoan badago ere kanpoko jende asko ez etortzia! Herriko domingeruak gustatzen zaizkigu!

    ResponderEliminar