martes, 22 de marzo de 2011

Very international sagardotegia

(1)-Joe! Kuadrila horrek e propina earra utzi du!
(2)-Kuadrila haundiak?
(1)-Bai! Eta esan dianez, atzo bere ama etorri zan! Hura zan kamarerentzako bonboiekin etorri zana!
(2)-Horrela egin daiteke lan!
...
"Kazeroooo!! No mue bas abruir otra? Ke toabia llo no me boi e? Ke toabia... uxxx!"
(5)-Pero si ya he dicho espuela hombre! 
(1)-Fin asko dabil hau! Lehen ikusi det eskaileretan estropezuka.
(5)-Lehen eta orain! Nik ezin det gehio aguantatu, sukaldea nua ze bestela muturren aurrian parrez hasiko naiz!
"Kazeroooo! Ke me abruas otrrraa kupela pues!"
(5)-Que no hombre, que no. Mangera ateako diat oaintxe e! Busti nahi ez baek, badakik!
"Busti? Puero, si ya stoy mojau por dentrroo y pro fuera!"
(5)-Ze ona! Arrazoirik ez du falta!
(1)-Bonna sera bella ragazza!!!
(2)-Ze ai zea! Gaizki esan dezu gainera!
(1)-Ez al zea konturatu? Italiar batzuk daude, han fondoko mahaian.
(2)-Ai! Ez naiz bai konturatu! Ea ikusten dituten!
(1)-Noski ba, ta italiarrez egin e! Ze internazionalak gean! Atzo ingelesak, beste behin australiarrak, beste batian berriz suediarrak eta orain italiarrak, ta guk hizkuntza guztitarako badegu hemen espertoa!
(2)-Joe! Atzoko inglesak aipatu dituzula... Entzun al zenun (3)?
(1)-Ez al zan ba (4) aritu inglesekin hizketan?
(2)-Bai ba! Eta hor etortzen da (3) esanez: "aizu, (4) inglesekin ai da hizketan eta 'yukate pitxa fria' esan die!
(1)-'Yukate pitxa fria'?
(3)-Ba nik hoixe ulertu nion!
(6)-Tu el inglés como yo ¿e?
(3)-Hoixe ba, ni puñetera idea! Baina hori ulertzen zan e?
(1)-Bueno, baina ze ai zan esaten (4) benetan?
(2)-"You can take a picture here"!
(2)-Ez dakizute zein ikusi ditugun Hernanin atsaldian! Eguardin hemen izan dianak, gurasuak alabakin!
(3)-Earki kazkartuta atea da ba hemendik!
(1)-Hernanin oaindik ere okerrago zijuan ba! Ta oraindik gurasuekin!
(3)-Bueno, ta gure txotxeruai pasa al zaio umore petrala? Patu al du multa?
(2)-Bai zea! Oraindik ez! Kupeletegin nintzala, beidatu ta par pixkat in diot, ta zeri ai ote nintzan parrez erantzun dit aurpegia zimurtuta!
(1)-Gajua!
(5)-Oain e ai zeate netaz e?
(1)-Oso grazioso zaude ta!
(5)-Grazioso? Dios! Noiz hasi biezute kontuk banatzen!
(2)-Lasai e! Oaindik goiz da!
(5)-Ba nik ez det gehio aguantatzen jendillaje honekin!
(1)-Hilekuakin al gaude, eo ze!
...
(2)-Ikusi dituzu hiru mutil hoiek? Azpeitikuak dianak?
(1)-Zer ba?
(2)-Aix, krestaduna earki dao, ez?
(1)-Badu zerbait bai... Ta majo askuak! Etorri, pulamentuakin jan bandejak ondo hustuta, ta ti-ta batian kalea! Herria bueltatu nahi dutela. Ta gañea propina utzi! Esan diet, danak holakuak izango balia, alde ederrian ibiliko ginala...

3 comentarios:

  1. etzekan kresta! jajaja
    ta "bona sera bella ragazza" ondo esanda dao .... seguru oi etzenula esan!

    ResponderEliminar
  2. joe, ba antzeko zerbait... zuzendu ingo zenian ta azkenian nahi detenian ezin gaizki esan! jaja! ta aizu, kresta edo ez kresta... dena ezin da esan lide! ez det iñoiz esan hemen idatzitako guztia egia berdaderoa danik... ;p

    ResponderEliminar
  3. nik deskrubitu det denbora pasa earra!!!, ez nekien kontu hauek jakiteko modu hau. Aste buru hontako ere, prestatu zaitezte, nazkatu naiz oraintxe lekurik ez dagoela esaten, ia ze jende etortzen zaizuen!!, zuek beti bezala, pazientzia.

    ResponderEliminar