viernes, 22 de abril de 2011

Espuela!

2011/01/20 - 2011/04/20

Kitto! Bukatu da! Azkenian! Espuela guretzako da orain, sagardotegitan lanian aritu geanentzako! Kostata, baina lortu degu teporada hontan ere bizirautea! Zer izan dan onena? Ba auskalo! Zerrenda luzeegia da...
-Umeak korrika sagardotegi osoan... (laster kartel bat jarriko det: txakurrik ez -espezie guztiak barne-; haurrik ez).
-Hau ez da jatetxe bat, ez daukagu mikrohondasik, eta gainera, termoak aspaldi asmatu ziren! Haurren jana ekarri nahi badezu, ekarri termoan! (ze gainea, egin ahalak egin, kalientaplatosen nolabait potito hoiek berotzeko, ta zea, kutxarakada bat baino gehio ez dute jaten...)
-Komunik ba ote daukagun? Ba noski! Eta ez da hor kanpoan dagoen errekatxoa! XXI. mendean gaude, bai, badugu komunik!
-Coca-cola, ardoa, garagardoa, alkoholik gabeko garagardoa, limoia eta azukrea (zotina kentzeko!), izotzak (intxaurrak buruarekin puskatu nahiean lerdoarena egin eta hartutako kopetekoa jeisteko), igogailua, patxarana, kubatak, kafeak, guztientzako aulkiak... EZ DITUGU! Sagardo-bodega bat da hau, tradizionala, betikoa, eta ez jatetxe bat!
-Ez da horren zaila denen artean botea jartzea ezta? 20tik gorako kuadrila batean, nola nahi dezute bat-banaka ordaindu eta nik kanbioak denentzako edukitzea?
-Horren zaila al da mahaian zaudela belarrira builaka ari zaizun kamarerari (bai, hartu bakailu frijituan bandeja eta ikusiko dezute nola erreko zaizkizuen behatzak bandejaren azpikaldean gelditzen dan olioaren berotasunarekin...) lekutxo bat egitea, ZUK jango dituzun jakiei tokia egiteko?
-Beharrezkoa al da nahita ahal den eta zipriztin haundienak ateratzea txotx egitean, eta gainera lotsagabekeria osoz esatea: horrela gehiago izorratuko zaituztet...
-Ez dezu ikusten sagardotegia beteta dagoela? Ez bazarete kuadrila osoa elkarrekin etorri, eta esan badizuet denak etortzean abixatzeko, nola osita nahi dezute afaltzen hasi, EZ BADIDAZUTE ABIXATU? Ez naiz videntea!
-Nola ez dakizula zenbat izango zeraten eta denak etorri ote zeraten? Zure aitari galdetzeko? Eta nik zer dakit zein dan zure aita????
Sukalde barruan ere izan dira komentario interesgarriak...
(5)-Joder! Pelma hau berriz? Egitan! Eskua freidoran sartuko det eta hola anbulatoriora alde ingo det!

(3)-Baietz ba, yukate pitxa fria esan dula ba! (you can take a picture here, pronuntziazioa ulertu ez dutenentzat...)

(1)(2)(3)(5)(7)-Bonbak! Gaur ere bonbak dazkagu!!! (Ba ni hasarre nago, ze azken egunian ni ez negon lanian, ta behinguagatik bonba guztik kremazkuak ekarri dituzue! Ta ni falta!)

(2)-Lasai, eramangoet nik toritlla mahai horta... a bai, eramango det nik bakailua...
(1)-Klaro! Mahai hortakuak guapo askuak, ta beti zuk jun nahi dezu ezta? Txuleta nere kontu!!!

(5)-Joder, (2) eta (3), jun zaitezte gehiotan gintonik batzuk eatea e?
(1)-Bai bai, ta hola earki afalduko deu sukaldekook! (egitan, oso janari ona ematen degu baina egunero tortilla, bakailua, eta txuleta jatiak nazkatu ere egiten du bat...)

Enpin! Hurrengo urtera arte egin degu nahikua! Eskerrik asko hemendik pasa zareten guztioi, kantari, alai, sano, bromatan baina errespetuz, eguna errextu diguzuenoi! Ta zuen soziedadera gonbidatzen bagaituzue, ez dadila brometan izan e? Berehalaxe azalduko gea ta hantxe! Eta gu ere, zerbitzariak ez geranian, ez gera konformatzen espuela behin egitearekin!

2 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. aupa vinagrex!!! eskerrik asko zui ere! bestela, ez dakit nola aguantatuko nitun turno guztik!! muxu haundi bat ba, vinagrex, zutzat, baño vinagrex di modena (gozoagua dala! =;p)

    ResponderEliminar