sábado, 20 de noviembre de 2010

Erromeria gaur Donostian

Gaur arratsaldeko 18:30ean Erromeria izango da Donostiako Konstituzio Plazan, Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolaturik. Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak jarriko du musika, Hernaniko Dultzaineroak taldeak lagunduta.

Fernando Ruiz izango da emanaldiaren aurkezle eta dantza eragilea, beraz, edonor gerturatu daiteke gorputza astintzera, oholtza gainetik erakutsiko baitituzte dantzarako pausuak.

Mota guztietako dantzak joko dira: polkak, baltsak, kontradantzak, kalejirak, fandango eta arin-arinak, jolas-dantzak, jotak... Beraz, aitzakiarik ez dago, bertaratu eta musikaren erritmora mugitzeko.

4 comentarios:

  1. eszeptiko xamarra zerala antzematen det... horrelako erromeri batian egon ez zeralaren seinale!! probatu egin beharko zenuke!

    ResponderEliminar
  2. ez da horrenbeste behar! hurrengo batean animatu, oholtza gainetik zein pasu, noiz eta nola eman erakutsiko dizute eta!

    ResponderEliminar