jueves, 25 de noviembre de 2010

Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenaren disko berria kalean da

Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena akordeoi-joleak Arnasak disko berria kaleratu dute. Diskoa "bien arteko harreman onaren ondorioz" sortutako lana dela diote bi musikariek. Zuzeneko kontzertu batzuk egin eta grabatu dituzte, "lokal txikietan, jendea gertu sentitzen zuten lekuetan", eta "oso esperientzia politza" izan dela azpimarratu dute.



Diskoa osatzen duten kantu gehienak beste artista eta konpositore batzuen obrak dira, nahiz eta abesti pare bat beraiek egindako moldaketak diren.

Lan honetarako giltza "elkarri entzutea" dela uste dute. "Ez txistuak ez akordeoiak ez dute hartzen besteak baino protagonismo handiagorik. Bien arteko kimika berezia sortu da eta lan polita atera da". "Partituretara gehiegi lotu gabe" jotzen dutela ere aipatu dute, "kantuei bizia ematen saiatzen" direla.

Grabazioan orain areko zuzenekoak bildu badituzte ere, kontzertu gehiago sortzea ez dute baztertzen.

2 comentarios:

  1. guztiz interesgarria! ze akatsa, atrila ahaztu dute...?¿

    ResponderEliminar
  2. hala ematen du! baño ez hartu hori kontuan, bestela ere ikusgarriak dira ta! jeje!

    ResponderEliminar