domingo, 17 de noviembre de 2013

Sagardoa, Arimak berpizteko!

Santuen Eguna, edo Hildakoen Eguna azaroaren 1ean ospatzen da gehienbat, gaur egun. Hala ere, hildakoen arimek beren bidea topatzen laguntzeko modu asko izan dira Euskal Herrian urteetan zehar. Usadio horietako batzuk gordetzen dira oraindik, eta toki batzuetan ospakizun bereziak egiten dituzte, azaroaren 1ekoaz gain.

Horietako bat da Bergarako Osintxu Harana. Egunkarietan irakurri dugu Osintxun bihar ospatuko dutela "Animen Eguna". Eta nola ez! Gaztain erreak jateko sagardoa izango dute lagun! Arimak berpizteko balioko ote?

sábado, 19 de enero de 2013

Txotx berri on!


Eta hemen gera berriro!

(1)-Txootx! Txotx! eta Txotx!!
(2)- Zuk hasi behar al dezu pelmada ematen?
(1)- Txotx! Txotx!
(2)- Badakizu bidia, beraz, segi!
(1)-Txotx!
(2)- Joe, ta hasi besteik ez gea in... (5)! Eaman zazu zukin kupeleta!!
(1)- Txotx, txotx, txotx!
(2)- Segi segi, sagardotegi hontako lehenengo txotxa irikitzea!

PLAUSTKRASKIS KLIK KLIK PLA!

(1)-Hara! Hemen beste batek ere iriki du ba denboraldia, ETBko atsuen estilora! Hau da, denboraldi honetako lehenengo baso puskatua!
(2)- Bakizu ba, zeini tokatzen zaion eskoba ta pala hartzia!
(1)- Bai neska! Ongi etorri zui re!

viernes, 22 de abril de 2011

Espuela!

2011/01/20 - 2011/04/20

Kitto! Bukatu da! Azkenian! Espuela guretzako da orain, sagardotegitan lanian aritu geanentzako! Kostata, baina lortu degu teporada hontan ere bizirautea! Zer izan dan onena? Ba auskalo! Zerrenda luzeegia da...
-Umeak korrika sagardotegi osoan... (laster kartel bat jarriko det: txakurrik ez -espezie guztiak barne-; haurrik ez).
-Hau ez da jatetxe bat, ez daukagu mikrohondasik, eta gainera, termoak aspaldi asmatu ziren! Haurren jana ekarri nahi badezu, ekarri termoan! (ze gainea, egin ahalak egin, kalientaplatosen nolabait potito hoiek berotzeko, ta zea, kutxarakada bat baino gehio ez dute jaten...)
-Komunik ba ote daukagun? Ba noski! Eta ez da hor kanpoan dagoen errekatxoa! XXI. mendean gaude, bai, badugu komunik!
-Coca-cola, ardoa, garagardoa, alkoholik gabeko garagardoa, limoia eta azukrea (zotina kentzeko!), izotzak (intxaurrak buruarekin puskatu nahiean lerdoarena egin eta hartutako kopetekoa jeisteko), igogailua, patxarana, kubatak, kafeak, guztientzako aulkiak... EZ DITUGU! Sagardo-bodega bat da hau, tradizionala, betikoa, eta ez jatetxe bat!
-Ez da horren zaila denen artean botea jartzea ezta? 20tik gorako kuadrila batean, nola nahi dezute bat-banaka ordaindu eta nik kanbioak denentzako edukitzea?
-Horren zaila al da mahaian zaudela belarrira builaka ari zaizun kamarerari (bai, hartu bakailu frijituan bandeja eta ikusiko dezute nola erreko zaizkizuen behatzak bandejaren azpikaldean gelditzen dan olioaren berotasunarekin...) lekutxo bat egitea, ZUK jango dituzun jakiei tokia egiteko?
-Beharrezkoa al da nahita ahal den eta zipriztin haundienak ateratzea txotx egitean, eta gainera lotsagabekeria osoz esatea: horrela gehiago izorratuko zaituztet...
-Ez dezu ikusten sagardotegia beteta dagoela? Ez bazarete kuadrila osoa elkarrekin etorri, eta esan badizuet denak etortzean abixatzeko, nola osita nahi dezute afaltzen hasi, EZ BADIDAZUTE ABIXATU? Ez naiz videntea!
-Nola ez dakizula zenbat izango zeraten eta denak etorri ote zeraten? Zure aitari galdetzeko? Eta nik zer dakit zein dan zure aita????
Sukalde barruan ere izan dira komentario interesgarriak...
(5)-Joder! Pelma hau berriz? Egitan! Eskua freidoran sartuko det eta hola anbulatoriora alde ingo det!

(3)-Baietz ba, yukate pitxa fria esan dula ba! (you can take a picture here, pronuntziazioa ulertu ez dutenentzat...)

(1)(2)(3)(5)(7)-Bonbak! Gaur ere bonbak dazkagu!!! (Ba ni hasarre nago, ze azken egunian ni ez negon lanian, ta behinguagatik bonba guztik kremazkuak ekarri dituzue! Ta ni falta!)

(2)-Lasai, eramangoet nik toritlla mahai horta... a bai, eramango det nik bakailua...
(1)-Klaro! Mahai hortakuak guapo askuak, ta beti zuk jun nahi dezu ezta? Txuleta nere kontu!!!

(5)-Joder, (2) eta (3), jun zaitezte gehiotan gintonik batzuk eatea e?
(1)-Bai bai, ta hola earki afalduko deu sukaldekook! (egitan, oso janari ona ematen degu baina egunero tortilla, bakailua, eta txuleta jatiak nazkatu ere egiten du bat...)

Enpin! Hurrengo urtera arte egin degu nahikua! Eskerrik asko hemendik pasa zareten guztioi, kantari, alai, sano, bromatan baina errespetuz, eguna errextu diguzuenoi! Ta zuen soziedadera gonbidatzen bagaituzue, ez dadila brometan izan e? Berehalaxe azalduko gea ta hantxe! Eta gu ere, zerbitzariak ez geranian, ez gera konformatzen espuela behin egitearekin!

martes, 5 de abril de 2011

Ardoa, resaka, pizzak

(bai, sagardotegian jarraitzen degu)

(4)-Gaur zu bakarrik kamarera?
(1)-Bai, jende gutxi dago gauean. Bihar eguerdin biok etorriko gea, baina gauean jende gutxi egongo dela ematen du, eta (2) etorriko da.
(3)-Bueno, gaur lasai gaudela ta, guk ere in beharko degu ba parranda pixkat...
(5)-Joder con la "Juanita"... Goguakin etorri zea gaur!
(3)-Lehengo urtian ia astebururo parrandan ateatzen ginan, ta aurten berriz, ez dakit zer dezuten! ¡Vaya juventud!
(4)-Hasi ba, iriki botila!
(1)-Geo afaltzea etortzen dan jendiangatik esango deu, eta zuek ardoa edaten!
...
(4)-Bikote bat dago sarreran, ea afaltzeko tokirik badagon galdezka!
(1)-Banua!
(4)-Piura ederra dute!
(1)-¡Lore-Lore, Macu-Macu!
(5)-Ikusi dezute etorri dan azken pareja?
(1)-Hoixe ari ginen esaten... Aída-koak ematen dutenengatik ai zea ezta?
...
(5)-Bueno, ea lehen bailehen bukatzen degun e! Gaur ez dago ta, jende asko!
(1)-"Juanitak" ere gogo ederra dauka hemengua bukatu ta beste zerbaitekin hasteko...
(5)-Zer? In behar degu ordun! Gaur denok parrandan!
(1)-Bfffff!!! Huele a peligro...
...
(2)-Bazenun garaia! Ze ordu da hau?
(1)-Ez etortzekotan egon naiz ba...
(5)-Hara! Zemuz bukatu genun atzo?
(1)-Hara bestia! Eta zuk?
(6)-¿A qué hora nos fuimos ayer a casa?
(1)-Nik zer dakit ba!
(3)-Ni ederki gogoratzen naiz! Bostetako etxian nintzan!
(1)-Bai, ginkasa oraindik eskutan!
(3)-Gezurra!
(2)-Earra galdu nun nik atzo!
...
(2)-Hasi gea berrize betikoakin! Una silla pa la embarazada ya tendréis... Tripik ere ez zaio nabaritzen eta!
(1)-Nik bai hartuko nukela aulki bat gustora!
(2)-Ibili, ibili!
(5)-Zer? Orain ere hemen exerita?
(1)-Ba bai, eta orain ere zu hemen!
(5)-Gaur ere berriz ere egin beharko deu!
(1)-Baina nola egiten dezu zuk? 6:30tan etxea jun eta gaur 12:30tan deika ai zitzaidan, kalian zegola jada!
(2)-Orain krixton gogua dakat ba!
(5)-Hainbeste aldiz esanda neri ere monoa sartu diazu ba!
(1)-Seguru denak berandu etorriko diala! Oraindik ere eskatzeko eta jateko denbora ere izango degu!
(2)-Baina ze itxura emango degu? Sagardotegiko langiliak eta pizza eskatzen?
(1)-Amonai bidaliko dizkiogu eta kitto!
...
(1)-Ikusten? Denak animatu dira azkenian!
(5)-"Juanita" gerrera jartzen ari da gainera! Begira ardo botilari!
(3)-¡Niño! Honek edaten du gehiena!
(4)-Nik? Bai zea! Ta zuk zer egiten dezu hemen? Ez al zeun jai?
(2)-Azkenian afaltzera jende gehiago omen dator eta...
(5)-Zer, gaur ere berriro atera behar degu?
(1)-Zer? Ezta pentsatu ere! Gainera bihar ere jeiki beharra daukat...
(3)-Zuriai resaka esaten zaio, guapa!
(2)-Egia izango da gerrera zaudela gaur ere!
(3)-Ez, ez! Nik bihar ere dantzara jun behar det eta gaur, etxera!
(1)-Klarooooo! Bihar ikusiko zaitugu ordun, berriz ere ginkasa hartuta!
(2)-Eta nik zuekin jun behar det bazkaltzera bitan maiatzian?
(5)-Krixton goguakin zaude ta!
(1)-Ai ama! A ze panorama!