Ahozkotasun eta Multimedia Diskurtsoa ikasgaian euskarazko webguneetan sareko baliabide bereizgarrien ustiatzea, hau da, hipertestuaren, multimediaren eta elkarreraginaren ustiatzea zer-nolakoa den aztertu dugu. Horretarako, adibide gisa hartutako hedabideak www.eitb.www.eitb.com, www.zuzeu.com eta www.argia.com izan dira.
Oro har, euskarazko webguneetan egiten den sareko baliabideen ustiapena beste edozein hizkuntzetan egiten denaren parekoa dela esango nuke, nahiz eta apur bat atzetik doala iruditzen zaidan.Hipertestua da, nire ustez, modu errazenean eta eraginkorrenean erabiltzen den baliabidea. Hau noski, esku artean duten informazioaren araberakoa izango da, baina normalean, eskaintzen den informazioa osatzeko eta aurretik argitaratutako erlazionatutako informazioak eskaintzeko erabiltzen da.
Multimediari dagokionez, kasu guztiak ez dira berdinak. Baina iruditzen zait euskarazko webguneak ere ari direla euskarri desberdinak erabilita produktu komunikatibo bakarra eta integratua osatzeko ahaleginean. Batzuetan iruditzen zaigu beste hizkuntza batzuetan gehiago aprobetxatzen dela baliabide hau (El Mundoren kasuan bezala: Haiti-ren inguruko informazioa kasu). Baina ez dugu ahaztu behar kasu hau ere ez dela ohikoa gaztelerazko hedabide guztietan. Euskarazko webguneetan ere bideoak eta audioak batez ere gero eta gehiago erabiltzen dira. Aipagarria da nire ustez, Argia honetan egiten ari den ahalegina sortu duen "multimedia" atalean. Atal honetako "dokumentalak" edota "film laburrak" hain zuzen, Teknopataren txokoa blogean antolatzen den bozketan lehen postuetan kokatu dituzte erabiltzaileek.
Agian, elkarreraginaren ustiapenean dago desberdintasun handiena webgune batetik bestera. Oro har, erabiltzaileak izaten du iruzkinak egin eta modu batean edo bestean edukia zabaltzeko aukera (bai sare sozialen bidez, bai edukia norberaren webgune edota blogean jarrriaz). Baina hortik aurrera ez du aukera handirik izaten, informazioa osatzeko edota eraldatzeko, edota informazioa nola kontsumitu aukeratzeko orduan. Hala ere, kasu hoetan ere desberdintasunak badira, Zuzeu bezalako atariak elkarreraginaren bidez baitabiltza. Erabiltzaileek bidalitako informazioarekin osatzen da edukia.
Orokorrean, esango nuke euskarazko webguneetan ere ari direla sareak eskaintzen dituen baliabideak ustiatzen. Agian beste hizkuntza batzuetan egin dutenek baino beranduago egin dute euskarazkoek, baina ari dira martxa hartzen eta gainontzekoen parean jartzen.
lunes, 17 de enero de 2011
sábado, 15 de enero de 2011
Ahozkotasuna eta multimedia diskurtsoa -2.zeregina-
"Multimedia" da egun denon ahotan dagoen kontzeptua. Honekin, komunikaziorako euskarri edota baliabide guztiak produktu batean batzen ditugula esan nahi dugu. Horrela, mezu bat, informazio bat zabaltzeko, idatzizko testua, ahozko testua, musika eta hotsak, bideoak, irudiak, grafikoak... erabil ditzakegu, guztiak batera. Hau da, guztiek produktu bera osatuko dute, helburu komunikatibo bakarra duena.
Horretarako ordea, argi eduki behar da baliabide edo euskarri bakoitzak bere ezaugarri propioak dituela, eta beraz, diskurtsoa ezaugarri horien arabera moldatu beharko da. Modu horretan gainera, gure diskurtsoaren eta helarazi nahi dugun mezuaren eraginkortasuna areagotuko dugu, baliabide bakoitzak eskaintzen dituen bereizgarriak aprobetxatuta.
Hori argi eduki behar da, eta produktua ekoizten hasi aurretik, hainbat erabaki hartu behar dira. Produktua testuinguratzean, egituratzean eta testuratzean baliabide linguistiko batzuen aukeraketa (eta beste batzuen bazterketa) egingo dugu: helarazi nahi dugun mezuaren araberakoa, hartzailearen araberakoa, gaiaren araberakoa, dugun informazioaren araberakoa, erabiliko dugun euskarriaren araberakoa, zabaltzeko erabiliko ditugun euskarrien araberakoa...
Horrez gain, kontuan izan behar dugu "multimedia" sareak ahalbidetu duen baliabide bat dela, sareak berak duen ezaugarrietako bat dela. Multimedia, hipertestua eta interaktibitatea edo elkarreraginkortasuna dira sareak ahalbidetu dituen baliabideak. Beraz, gaur egun, produktu bat osatzean baliabide hauen ezaugarriak ere kontuan izan behar dira, eta ondorioz, hauen araberako erabaki linguistiko batzuk hartu. Horrela, produktua egituratzeko hipertestua erabilgarri egingo zaigu, eta produktua atalka sailkatzeko aukera izango dugu, puntu batzuetan gehiago sakondu eta zabaltzeko. Elkarreraginkortasuari esker, erabiltzailea gero eta gehiago hartu behar da kontuan, eta berak ere produktuan parte hartzeko duen aukera gogoan izan.
Guztiarekin, egungo kazetari edo komunikatzaileak produktu komunikatibo eraginkor bat osatzeko aukera du. Baliabide eta euskarri bakoitzaren ezaugarrien arabera erabaki linguistiko egokiak hartuz gero, komunikazio indartuko duen produktu integratu bat lortuko du.

Euskarazko multimedia hedabideen testuinguru soziolinguistikoa
“Multimedia testuen estrategia linguistikoa” ikasgaian Euskal Herriko IV. Inkesta soziolinguistikotik ateratako datuak biltzen zituen txostena eta Euskararen Aholku Batzordeak bultzatutako “Euskara Headabideetan” planaren inguruko txostena irakurri genituen. Hona hemen irakurgai horietatik ateratako ondorioak:
Inkesta soziolinguistikoan EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko 16 urtetik gorako biztanleek duten hizkuntza gaitasuna eta erabilera aztertzen dira. Datuen arabera, EAEn biztanleen erdiak dira eradara hutsean hitz egiten dutenak. Nafarroan berriz, %81,3 eta Iparraldean %68,9. Horrez gain, EAEn elebidunen artean, erdaraz gehiago egiten dutenak ere gehiago dira eta lehen hizkuntza erdara dutenak ere gehiago dira (%76,2).
Hizkuntzaren transmisioari dagokionez berriz, euskararen hedapenerako oso garrantzitsua da bi gurasoak (euskal) elebidunak izatea. Iparraldean adibidez, euskararen hedapenak gabezia larriak ditu. Izan ere, zaharrenak dira euskaraz gehien egiten dutenak, eta gazteenak berriz, euskararen erabilera eta ezagutza galtzen ari dira. Beraz, transmisioan galera handiak izan dira, eta ondorioz, baita hedapenean ere.
Euskara Hedabideetan aztertuz gero, Berria da euskara hutsean dugun egunkari nazional bakarra. Bestalde, tokian tokiko egunkari eta aldizkariak gero eta gehiago dira, eta nabarmentzekoa da horietako batzuetan euskalkien presetziak izan duen gorakada. Aldizkari tematikoak ere badaude euskara hutsean. Bestalde, Internetek aukera berriak eskaini ditu eta euskarazko multimedia euskarriak areagotu egin dira. Euskara hutsean egindako blogak, albisteen atariak... ere badaude, eta euskarazko euskarrien kopurua areagotzen ari da. Azken batean, aukera dibertsifikatzen ari da, baina hori ona da? Batzuetan mugak beharrezko direla uste dut, dena ukitu eta landu gabe, gauzak edonola egiteko arriskua ekiditeko. Azpimarratzekoa da baita ere, dibertsifikazio bat ematen ari bada ere, eskaintza gehienbat Bizkaian eta Gipuzkoan pilatzen dela.
Azken batean, euskarazko komunikabideek multimediak eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatu dituzte, beste hizkuntzetan aritzen diren komunikabideek egin duten aldi berean. Erabiltzaileek gainera, ondo erantzun dute orokorrean multimediak eman dien parte hartzeko aukerari. Hala ere, bada adin talde bat, gaztetxoena, galtzeko arriskua. Izan ere, telebistaren kasuan, teknologia berriek eragin duten aukera dibertsifikatuan euskarazko aukera asko murriztu da eradarazkoarekin alderatuta. Beraz, esango nuke, dibertsifikazio handi bat ematen ari bada ere, oraindik asko dagoela euskaraz lantzeko, gehiago eta ondo dibertsifikatzeko eta zabaltzeko. Nire ustez, batez ere gaztetxoen adin taldeari dagokion alorrean landu behar da gehiago euskarazko aukera. Izan ere, inkesta soziolinguistikotik ateratako datuen arabera, ikusi da transmisioan bi gurasoak euskal elebidunak izateak duen garrantzia. Baina hori ez da etxe guztietan ematen, eta beraz, gaztetxoak euskararen erabileran ohitzeko baliabide gehiago behar direla pentsatzen dut. EITB ari da horretan, 3. kanalean batez ere haur eta gazteei zuzendutako produktuak jartzen baitituzte. Horrez gain, aski ezaguna da Txirri, Mirri eta Txiribitonek urteetan zehar euskara eta euskal kulturaren inguruan egin duten lana, edota Pirritx, Porrotx eta Marimototsek abian jarri duten Irrien Lagunak proiektua. Horrelako aukera gehaigo landu behar direla uste dut, modu horretan, euskararen erabilera zabaltzea laguntzeko, eta euskaraz soilik eskolan egiten duten haurrak gure hizkuntza gehiago erabiltzera bultzatzeko.
viernes, 14 de enero de 2011
Euskara eta maskaradak desagertzear
Santa Grazi herrian (Zuberoa) egingo den azken maskarada izan daiteke aurtengoa, euskara bizitzen ari den gainbehera dela eta. Halaxe adierazi dio Laurent Chübürü Santa-Grazi elkarteko lehendakariak Xiberoko Bozari.
1968an 500 pertsona bizi ziren herrian eta horietatik %95ek euskaraz hitz egiten zuen. Baina gaur egun, 200 lagun inguru bizi dira bertan, eta euskarak atzerakada nabarmena jasa duela ohartarazi du Chübürük. Askotan etxean frantsesa egiten dute soilik, eta horrela, euskararen transmisioa puskatu egin da.
Santa Grazin azken aldiz maskaradak 1994an antolatu ziren. Aurten ere, herriko gazteek antzeztuko dute, baina azken aldia izan daitekeela uste du Chübürük. Izan ere, gero eta gutxiago dira euskaraz dakiten gazteak, eta horrela nekez errezitatuko dituzte maskarada osatzen duten kritikak eta kronikak. Ahozkotasunak berebiziko garrantzia izan du urteetan euskararen transmisioan, eta maskaradak ere badira horren erakusgarri. Badirudi ordea, biak galtzear daudela Santa Grazin, bai euskararen transmisioa, eta beraz, baita maskaradak ere.
Guztira 15 erakustaldi egingo dituzte, otsailaren 6a eta maiatzaren 15a bitartean. Horietako bat Donostian emango ote dute ere aipatu da, baina ez da datarik zehaztu oraingoz.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)