Azpidazkik euskaraz lan egiteko aholkuak plazaratu ditu Ehureka Aholkuak bilduman bilduta. Hauek 2010ean argitaratutako gomendioak dira, eta dagoeneko jakinarazi dute 2011n sorta berria kaleratuko dutela. Jarraian ikus daiteke Azpidazkin zintzilikatu duten bilduma, ahozko eta idatzizko kasuetarako laguntza gisa balio duena:
Ahozko kasuan, telefonoz edo aurrez aurre hitz egn behar dugunean sor daitezkeen arazoen aurrean nola jokatu adierazten digu, eta ohikoak izaten diren akatsak zein diren argitzen digu. Sor daitezkeen duda eta beldurrei aurre egiteko gomendioak ere ematen dizkigu.
Bestalde, Azpidazkiko webgunean bestelako baliabide batzuk ere eskaintzen dira, hala nola, hainbat arau, gramatika, komunikazioetarako esaldien osatzea edota beste idazki batzuen ezaugarriak zein diren jakiteko argibideak.
Azpidazkiko webguneaz gain, sarean aurki ditzakegun beste hainbat baliabide zein diren ere argitzen digu. Horien artean daude, Euskaltzaindia, zuzentzaile ortografiko batzuk (Xuxen adibidez),euskarazko software batzuk (Sofkat katalgoaren bidez, besteak beste), edota bestelako hainbat arau eta hiztegi argitaratzen dituzten webguneak (EHULKU, EHUTSI, Ikasbil...). Euskaraz ikasi eta ondo egiteko baliabiderik ez da falta beraz, eta denon eskura daude.