domingo, 7 de noviembre de 2010
viernes, 5 de noviembre de 2010
Ttakun Ttan Ttakun larunbatean Kursaalen
Juan Mari Beltran musikari eta ikertzailearen emanaldia izango da larunbat honetan Donostiako Kursaalen. Ttakun Ttan Ttakun, txalapartaren inguruko lana plazaratuko du bertan. Txalapartari buruzko liburua, cd-a eta dvd-a argitaratu zituen lehengo urtean Ttakun Ttan Ttakun proiektuaren barruan, eta orain, emanaldiz emanaldi, txoko batetik bestera zabaltzen ari da.Larunbatean 20:00etan Kursaalen eskainiko duen kontzertuan, txalapartaren hotsen bidez bidaiatzera gonbidatuko gaitu, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean eta Jon Maiaren koreografiekin lagunduta. Sarrerak servikutxa bidez eros daitezke dagoeneko.
Aurrerapen txiki bat:
jueves, 4 de noviembre de 2010
Zer iradokitzen dizu zuri?
Multimedia Komunikazioa Masterrean egiten ari garen ariketa batzuen harira, hotsen bidez istorio bat kontatzen saiatu gara. Hemen duzue entzungai TILA taldearen lana.
Animatu eta azaldu iruzkin baten bidez ulertu duzuna!
Gazteak eta sagardotegia
Animatu eta azaldu iruzkin baten bidez ulertu duzuna!
Gazteak eta sagardotegia
Nazioarteko Trikitixa Jaialdia
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak bederatzigarren aldiz antolatu du Nazioarteko Trikitixa Jaialdia. Euskal soinu jotzaileak entzuteko parada izango da bertan, baina horiez gain, Bretainiatik, Italiatik eta Kataluniatik etorriko trikitilariak ere ariko dira.Urteroko ohiturei jarraituz, Euskal Herriko hiru ordezkari eta atzerriko beste hiru ariko dira soinua jotzen, bi edo hiru lagunetako talde txikietan. Horrela, atzerrian jotzen diren doinuak ezagutu eta erakutsi nahi dituzte, eta bestalde, bertakoak ere zabaltzea lortu nahi dute.
Bi emanaldi eskainiko dira Jaialdiaren barruan. Bata bihar, Tolosako Leidor antzokian izango da, 22:00etan. Bigarrena berriz larunbatean, Getxoko Andres Isasi musika eskolan, 22:00etan baita ere. Dagoeneko sarrerak salgai daude Kutxaren lehiatilaren bidez, eta emanaldi bakoitzeko lehiatilan ere salgai jarriko dira kontzertua baino ordubete lehenago.
Irakurri berri osoa:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)